|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Catalunya-Euskadi partidarako iragarkia debekatu dute© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-10-05 ¦ 22:01 ¦ KirolaCatalunya-Euskadi futbol partidarako Kataluniako selekzioaren aldeko taldeak bultzatutako telebista spot-a debekatu egin du epaile batek. Lasai: Internet asmatua dago eta ez gara ikusi gabe geratuko. Kataluniako eta Euskadiko futbol selekzioen arteko partida urriaren 8an. Antolatzailea, selekzio katalanen aldeko plataforma. Plataforma horrek egin zuen Kataluniako telebista batzuetan azken asteotan eman izan duten iragarki polemikoa: mutikoa Kataluniako elastiko nazionalarekin doa jokatzera, eta Espainiako elastikoa duenak ez dio uzten... Plataformaren webgunean ikus dezakegu bideoa. Eta Youtube-n ere bai, makina bat kopia, gainera. Telebista publiko katalanean ez dute gehiago emango, hala ere. Epailearen debekua Ciutadans de Catalunya alderdiak epaitegian egindako eskariaren ondoren etorri da. Abertzaletasun katalanaren kontrako alderdi berria da Ciutadans. Bultzatzaileen artean, Ermuko Foroaren orbitako jendea ere bai: Rosa Diez euskal europarlamentari sozialista ere haien aurrekanpaina hasieran (hauteskundeak daude Generalitaterako, azaroan) izan zen, bere alderdikide Jose Montilla ministro-ohiaren kontra jotzeko animoak ematen. Informazio zehatzagoa Vilaweb-en (ez da hain zaila katalanez irakurtzea, saiatu). Erantzunak#1. Re: Catalunya-Euskadi partidarako iragarkia debekatu duteArkaitz ¦ 2006-10-05 ¦ 23:15Egunotan Bartzelonan izan naiz, eta TV3n sarritan eman dute iragarki hori gaur arte, ez daukate debekatzeko eskubiderik... baina tira, betiko kontua da... lotsagarri #2. Re: Catalunya-Euskadi partidarako iragarkia debekatu dutejb ¦ 2006-10-06 ¦ 10:24polemika antzuen zerrenda amaigabean, beste bat. debekuekin ezin da bi herrien bizinahia ito. alde batera, doako publizitatea partidarentzat. itzulikoa jokatzen bada behintzat, hantxe izango gara. #3. Re: Catalunya-Euskadi partidarako iragarkia debekatu dutejb ¦ 2006-10-06 ¦ 10:25polemika antzuen zerrenda amaigabean, beste bat. debekuekin ezin da bi herrien bizinahia ito. alde batera, doako publizitatea partidarentzat. itzulikoa jokatzen bada behintzat, hantxe izango gara. #4. Re: Catalunya-Euskadi partidarako iragarkia debekatu dutetxori txiki ¦ 2006-10-06 ¦ 12:19Iragarkia ikusita harri eta zur geratu naiz. #5. Zenbaki adierazgarriakpatxi lurra ¦ 2006-10-07 ¦ 12:18"Euskal selekzioak nazioartean lehiaketa ofizialetan ikustea denbora kontua baino ez da, euskal gizartea alde daukagulako. Madrilen eta Parisen ez bezala, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapena erabat erroturik dago Euskal Herrian eta abertzaleok ez ezik, PPko eta PSEko hautesleek ere bat egiten dute eskakizun honekin, Soziometroak gai honen inguruan eginiko inkestek adierazten duten moduan. Azkenengoan, duela bi urte eginikoan, EAEko biztanleen %64 euskal selekzioek nazioarteko txapelketa ofizialetan parte hartzearen alde agertu ziren. Kontrakoak, aldiz, %14 bakarrik izan ziren. Zenbakiak adierazgarriak dira oso, eta baita ere 2000. urteko beste Soziometro batean jasotakoak. Hartan PPko hautesleen artean gehiago zeuden alde (%41) kontra baino (%38). Eta berdin PSEkoekin: %56 alde eta %20 kontra. Ez gaude, beraz, sektore politiko soil baten aldarrikapen baten aurrean, euskal selekzioarekin bat eginez herri oso bat dagoelako." (Onintza Lasa, gaurko egunkarian.) #6. Catalunya 2, Euskadi 2Sustatu ¦ 2006-10-09 ¦ 11:25Arkaitz Mutilmedia Bartzelonan izan zen partidan, eta kronikatxoa idatzi du blogean. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoKirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|