|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararen erabilerarentzako beste ziurtagiri bat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-10-03 ¦ 10:07 ¦ hizkuntzaAlbistea dator gaur Berria-n eta Erabili.com-en, euskararen erabileraren kalitate-ziurtagiria sortuko dela esparru sozio-laboralerako. Herri-administrazioko langile batzuek daukaten Tiraka blogean diotenez, "albistea oso pozgarria izango litzateke, ez balitz aurretik euskalgintzako beste erakunde batek, Kontseiluak alegia, arlo horretan bertan egindako ahalegina eta lana aintzat hartu gabe egingo duela iragarri ez balu Jaurlaritzak." Ziurtagiri berria egiteko, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskalit-ek lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo enpresetako hizkuntza-normalizaziorako prozesuen ebaluazio-eskemak zehazteko. Erabili.com-en Patxi Baztarrika sailburuordearen iritzi artikulua ere badator gaiaren gainean. Atzo sinatutako hitzarmenean jasotakoaren arabera, honako lanak egingo dira aurten bertan:
Kontseiluaren zertifikazioa Bai Euskarari Ziurtagiria da. Erantzunak#1. beste politika kolpe batEuskaltzale ¦ 2006-10-03 ¦ 12:09Herrigintzatik Euskaldunon egunkaria sortu zenean atzetik Ardanza beste egunkari bat sortzen ahalegindu zen. Kontseiluak herrietako plan estrategikoak proposatu zituenean jaurlaritzak azkar batean EBPN aurkeztu zuen. Orain kontu hauekin datoz........ lotsagarria.Atzo sustatuko beste artikulu batean nioen bezala, jar dezagun euskara dagokion tokian, politikaren GAINETIK. #2. Re: Euskararen erabilerarentzako beste ziurtagiri batpatxi ¦ 2006-10-03 ¦ 16:23Hitz batean: penagarria. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|