|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskararenjatorria.eu gunea eta Biltzarra© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-10-02 ¦ 10:40 ¦ hizkuntzaUrriaren 7an Euskararen Jatorriaren 2. Biltzarra antolatu dute Euzko Izaera, Bizi-Hitza, Mikoleta eta ENA elkarteek. Lehen biltzarra iaz egin zuten Arantzazun, eta han eman zen informazioa eta beren jardunaren berri webgune baten bidez eman dute orain. Euskararen jatorri eta izaerari buruzko tesi heterodoxoak defenditzeagatik da ezaguna talde hau. www.euskararenjatorria.eu da ekimenaren webgunea. Europako .eu domeinu bat webgune euskaldu bat adierazteko erabiltzen den lehen aldia izan daitek (Sustatun ez dugu beste berririk). Bigarren Biltzarra Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitzan egingo dute, azaroaren 7an, Donostian, Zorraga gainean. Hemen dago egitaraua. Bultzatzaileen izenean, biltzarraren aurkezpen testu bat argitaratu dute egunotan Berria egunkarian, Patxi Alaña, Remo Bianchini, Urtzi Ihitza eta Pako Iriartek. Erantzunak#1. Re: Euskararenjatorria.eu gunea eta BiltzarraXabi ¦ 2006-10-02 ¦ 10:29Tira, "heterodoxoak" esatea nahiko eskuzabala izatea da, tartean Ribero Meneses edota Urtzi Ihitza egonda, enpin... .eu domeinuaren kontua, ostera, interesgarria da. #2. Re: Euskararenjatorria.eu gunea eta Biltzarraasg ¦ 2006-10-02 ¦ 23:43Orrialde nagusiko behean eta eskuinean: "Creado y administrado con Microsoft FrontPage 2000". #3. Re: Euskararenjatorria.eu gunea eta BiltzarraXabi ¦ 2006-10-03 ¦ 08:08Hori ere egia da, noski, gaur egun gutxi dira hain modu baldarrean sortzen diren webguneak. #4. Tresna ez da arazoabaldarzale ¦ 2006-10-03 ¦ 08:47Frontpage da arazoa? Tresna da arazoa? #5. Re: Tresna ez da arazoaXabi ¦ 2006-10-03 ¦ 09:25Tira ados, ni ez naiz diseinatzailea eta zeuk jakingo duzu hobeto dauzkan alde onak eta txarrak; esaten dudan gauza bakarra da gaur egun gutxi direla horrela sortutako webguneak (pertsonalak eta agian bai, baina dauden tresnekin erraza da teknika eta itxura aldetik zerbait hobea egitea, ezta?). #6. Re: Tresna ez da arazoaasg ¦ 2006-10-03 ¦ 16:55> Frontpage da arazoa? Tresna da arazoa? #7. Re: Tresna ez da arazoaiñaki ¦ 2007-02-23 ¦ 13:59> Ni naiz web hau egin dudana eta egiten ari naizena, ez daukat puta ideiarik web egiten eta nahiko gutxi euskeraz idazten, lagun baten eskaerengatik segitzen dut… mesedez jarri harremanetan web gunekoekin eta oso pozik jarriko nauzu…MILLESKER Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|