|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaur© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-09-19 ¦ 15:36 ¦ telebistaGaur aurkeztu dute Bilbon Hamaika, telebista sortzeko talde berria. Jaurlaritzak EAEko 15 telebista barrutitan aterako dituen telebista lokal digitaleko lehiaketetara aurkeztuko da Hamaika, barrutiotan euskarazko kate bat ziurtatzeko asmoarekin. Europa Press-en teletipoaren arabera, EKT-ko Joan Mari Larrartek esan du proiektuak hiru oinarri sendo dituela jada:
Azken aukera hau Euskal Autonomia Erkidegoan, udazkenean, tokiko telebista digitalak ezartzeko lizentziak banatzeko lehaiketetan gauzatu beharko da. 15 telebista barrutietan euskarazko kate bana ziurtatzea da Hamaika taldearen helburua. Hiru komunikazio talde daude Hamaikan: Corporacion Multimedia del Norte (Diario de Noticias-Deia), EKHE (Gara-Le Journal) eta EKT (Berria eta Hitzaren zazpi egunkariak), bakoitza %20aren partaidetzarekin. Euskaltelek bazkide teknologiko gisa hartuko du parte, zuntz optikoko azpiegiturak eta zabalkunde aukerak eskainiz. Bestalde, Bainetek telebista-produkzioan duen esperientzia eskainiko du, eta Elkarrek euskal kulturako erreferentziak emango dizkio taldeari. Bi enpresa hauek %10 izango dute. Partaidetzaren portzentaia hauek Sareko Argiak argitaratu zituen hemen. Garan argitaratu denez, eskualdez eskualde eragile lokalekin harremanetan jarriko dira, eta egitasmora enpresa gehiago ere erakarri nahi dute. Erantzunak#1. Re: Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaurmarikruz soriano ¦ 2006-09-19 ¦ 20:44ta? ze izango da, gizonentzako bakarrik? por comentar... #2. Re: Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaurfelipe ¦ 2006-09-19 ¦ 23:36>Proiektua aurrera ateratzen bada oso onuragarria izan daiteke. Egun tokiko telebistetan euskarak oso leku txikia dauka. #3. Re: Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaurIon Zabaleku ¦ 2006-09-20 ¦ 14:41Ta hau zerta eldu da?? Zerbait esan dute emakumeen aurka edo??? #4. Re: Hamaika telebista egitasmoa aurkeztu dute gaurSustatu ¦ 2006-09-20 ¦ 08:17Gara eta Berria-ko kronikak Baietz Fundazioaren gunean elkartu dituzte. Erabili.com-en ere azalpen interesgarria dago. #5. Re: Hamaika poz, hamaika beldurFlipper ¦ 2006-09-20 ¦ 23:27> Izugarri berri ona. Pozgarria alde guztietatik. Pegamentoa beharko du orain proiektuak barra-barra pitzatu ez dadin, alde guztietatik. Hala ere, gaurko BERRIAn aurkezpeneko kromoei begira eragile asko ikusi ditut erretratutan. Bitxia egin zait Aralarkorik eta Ezker Batua-korik agertu ez izana. Ez ziren agertu? Gonbidatuta zeuden? Erretratuetan leku nahikorik ez? #6. Re: Hamaika poz, hamaika belduriņigo ¦ 2006-09-21 ¦ 09:12Komunikabide ezberdinen kronikak aztertuz gero kuriosoa da kazetari bakoitzak egiten duen bertaratutakoen entresaka. Bata edo bestearen arabera batzuk joan ziren eta beste batzuk... agertu ez. Berriak berak zekarren zerrenda nahiko zabala. #7. Re: Hamaika poz, hamaika beldurFlipper ¦ 2006-09-21 ¦ 15:07> Bai, zerrendatik ere erori dira izen batzuk, baina komunikabideetan benetan indarra duena irudia izan ohi da, izenburuekin batera, eta BERRIAko irudietan lorazainak baino ez ziren falta; aldiz, Basabek eta beste batzuk ez zuten lekurik izan. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|