|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Hamaika, Telebista Hedatzeko Taldea© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-09-12 ¦ 11:27 ¦ TelebistaGaur zortzi, irailaren 19an, Hamaika aurkeztuko dute, Euskal Herri osorako telebista berri baterako proiektua edo, agian zehatzago, Telebista Hedatzeko Taldea. Banatutako gonbidapenean, ekimenaren atzean dauden elkarteen izenak ageri dira: Bainet (Karlos Argiņanoren ekoiztetxcea), Cmntv (Deia egunkariaren inguruan), EKHE (Le Journal eta Gara egunkarien taldea), EKT (Berria), Elkar eta Euskaltel. Aurkezpena Euskaltelen Bilboko egoitzan izango da Euskaltelium delakoan. Interneteko domeinu bat ere erreserbatua du taldeak, Hamaika.tv: errejistroan EKT-ren izenean dago hartua. Erantzunak#1. Hamaika ikusteko jaio gara!Jamaika ¦ 2006-09-12 ¦ 12:46Argiņanorena baino gehiago, Bainet (Bainet Zinema, Bainet Television, Bainet Media, Bainet Publicidad enpresak) Asegarcerena dela esango nuke. Bainet eta Asegarcek zati txikiekin bada ere, La Sexta, Gamp edo Bilbovisionen parte dute, zuten ... Saltsa eta kolore askoko proiektua dirudi Hamaika hori. Bob Marleyek zioen moduan Hamaika (edo Jamaika?) ikusteko jaio gara! #2. Re: Hamaika, Telebista Hedatzeko TaldeaAnder ¦ 2006-09-12 ¦ 13:05Nora begira daude euskara elkarteetatik sortutako telebistak? #3. laneaniban ¦ 2006-09-12 ¦ 18:11Ez daude begira. Lanean ari dira. Urte askoan. #4. Re: Hamaika, Telebista Hedatzeko TaldeaOlatz ¦ 2006-09-13 ¦ 10:27Telebista Hedatzeko Taldea izenak mesfidantza puntu bat eragin dit..Gaur egungo telebista eredua hedatzea helburu bada, ez dakit nora garamatzaten.. #5. Re: Hamaika, Telebista Hedatzeko Taldeaogoņope ¦ 2006-09-14 ¦ 11:40eta euskaraz izango al da? Halakoxea izatekotan, pozteko albiste itzelezkoa, bestela lehengo lepotik burua. #6. Re: Hamaika, Telebista Hedatzeko Taldeapatxi ¦ 2006-09-14 ¦ 17:27Hasteko, egitasmo berri honi etorkizun luzea opa nahi diot. Hala ere, bertan dauden taldeen interes komertzialak zein politikoak oso desberdinak direla begibistakoa da. #7. Re: Hamaika, Telebista Hedatzeko Taldeapatxi lurra ¦ 2006-09-14 ¦ 19:34Zain egongo gara ba. Oinaztarrak eta ganboatarrak batera? Interesgarria dirudi... #8. Hamaika telebista Hedatzeko Taldearen aurkezpen ekitaldiaIban Arantzabal ¦ 2006-09-15 ¦ 10:21Hauxe nik jaso dudan gonbita. Informazio zehatzago izaten ere lagunduko duela pentsatuta sartzen dut Sustatun. -------------- Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak aurkezpen ekitaldia prestatu du euskal gizarteari bere asmoen berri emateko. Hona hemen taldea osatzen duten eta komunikazio-taldeak eta enpresak: CMNTV (Deia-Noticias Taldea); EKHE (Le Journal-Gara); EKT (Berria), Euskaltel, Elkar eta Bainet. Ekitaldi horretan parte hartzera gonbidatuta daude euskal gizartearen eragile esanguratsuenetarikoak hainbat arlotan: kulturgintza, sindikalgintza, erakundeak, euskalgintza, politikagintza, kirola, artea, entrepresagintza, hedabideak e.a Hamaika Telebista Hedatzeko Taldeak hiru ezaugarri barnebiltzen ditu bere baitan: komunikazio talde berria da; euskarazko telebista lokalak hedatu nahi ditu; eta eskualdeetako euskalgintza nahiz beste eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean arituko da. Zu ere gonbidatu nahi zaitugu; batetik, Komunikazio Taldearen eta bere asmoen berri zuzena eta zabala izan dezazun; eta, bestetik, zure audientziaren jakingura asetzeko gure baliabide guztiak zure eskura jarri nahi ditugulako, bai orain baita etorkizunean ere. Ekitaldia bukatutakoan, aukera zabala izango duzu bertaratuko direnekin luze-zabal hitz egiteko, horretarako propio prestatu dugun gunetxoan. Interes berezirik izango bazenu eledunen bat elkarrizketatzeko-edo, eskertuko dizugu aldez aurretik jakinarazten badiguzu, horrela gure lana erraztu eta aurreratzeko aukera izango baitugu. Edozein kasutan, bertan ere moldatzeko aukera izango dugu. Hauek dira deialdiren xehetasunak:
Iņaki Alzaga, CMNko Kontseilari Ordezkaria Gorka Altuna, EKHEko Kontseilari Ordezkaria Joanmari Larrarte, EKTko Kontseilari Ordezkaria Mikel Astorkiza, Euskaltel-eko Negozio Garapeneko Zuzendaria Joxemari Sors, Elkar-eko Arduradun Nagusia Juanjo Landa, Bainet-eko Ekoizpenburua Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoTelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|