|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Durangoko Azoka 2006ko nobedadeen esklusibaDa! - Volgako Batelariak blogetik ¦ 2006-09-06 ¦ 09:47 ¦ kulturaEditoreen eta oraindik hitz egiten dieten euskal idazleen artean ikerketa-lana burutu ondoren, eta Juan Luis Zabalak Berrian argitara eman baino lehenago, Volgako Batelariak inoizkariaren irakurle txit agurgarri guztientzako esklusiban, aurtengo Durangoko Azokan zientoka edo milaka salduko diren liburuen uztaren aurrerapena, hiru partetan emanda (I , II eta III) , kaleratu dute Volgako Batelariak blogean. Joan pentsatzen zeinetan xahutuko dituzuen zuen xoxak! URLA:http://www.eibar.org/blogak/volga/90 Erantzunak#1. Eta horrela dago euskal literatura? 44 liburu saltzen duten liburuekin?Juan Larrańaga ¦ 2006-09-06 ¦ 17:21Vatelarienean irakurri dut 44 liburu bakarrik saldu zituela:
Idazle tolosarra liburu miszelaneo batekin datorkigu Durangora: poemak, aforismoak, ipuinak, aipu apokrifoak, minisaiakerak, elkarrizketa laburrak... Izenburuak bere aurreko poemategiak saldu zituen ale kopuru errealari (Eusko Jaurlaritzak erositakoak kenduta alegia) egiten dio erreferentzia ironikoa, eta zenbaki kasik kabalistiko horretatik abiatzen da literaturaren, irakurzaletasunaren (edo bere faltaren), merkatuaren, idazle mediatikoen eta, oro har, kultura garaikidearen inguruko zenbait hausnarketa kritiko plazaratzeko, zeinak, esan dugun bezala, oso forma eta estilo ezberdinen bitartez eskaintzen baitizkigu. Eta Kirmen Uribe? Irakurri dut hau: azkeneko urteetan han-hemenka argitaratu edo errezitatu dituen poemen bilduma berrituarekin datorkigu idazle ondarrutarra. Eta poemak berriak dira edo berriz ere bitartean heldu eskutik-ekoak datoz buelta-bueltaka? #2. Ironia fińa eta denentzako lainArkaitz ¦ 2006-09-06 ¦ 18:27Ez du galerarik. Segi bateari! Ekarri ditut erantzun honetara tituluak. Ia balio duten batelarien bloga ezagutzeko:
*Batelarien lotura goian. Ez dut asmatu lotura egiten. #3. Durangoko Azoka 2006ko nobedadeen bigarren zatiaSustatu ¦ 2006-09-07 ¦ 17:00Volgako Batelariek argitaratu dute jada nobedadeen bigarren zatia. Hemen dago. #4. Durangoko Azoka 2006ko nobedadeen hirugarren zatiaSustatu ¦ 2006-09-12 ¦ 17:01Volgako Batelariek argitaratu dute jada nobedadeen hirugarren eta azken zatia. Hemen dago Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|