|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Errektore berria MUn: Josu Zabala Iturralde© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-07-14 ¦ 11:31 ¦ irakaskuntzaMondragon Unibertsitateak errektore berria izendatu du: Josu Zabala Iturralde. Azkoitian jaioa eta Frantziako Tolosan doktore tesia egindakoa. Ikerlanen ere jardun zuen lanean eta azkenengo urteetan Fagor etxetresnetako kudeatzaile izan da. Mondragon Unibertsitateko Errektore Kontseilu osoaren babesa izan du izendapenak. Iñaxio Oliveriren lekua hartuko du azaroan. Erref.: Errektore berria MUn: Josu Zabala Iturralde (www.goiena.net) Erantzunak#1. Frantziako Tolosan...Aitor Zuberogoitia ¦ 2006-07-14 ¦ 17:42Badakit nazio kontzientzia ez dela oso indartsua Okzitanian, baina, hala ere, hango ezagun batzuk penatu egingo lirateke euskaldunon ahotan Frantziako Tolosan hori irakurrita (idealizatuta gauzkatelako, beharbada). Okzitaniari buruz zertxobait gehiago jakin gura izanez gero, hona pare bat erakunderen webguneak: batetik, Institut Occitan (aurkezpen gogaikarri samarra gorabehera, besteak beste Ràdio País entzuteko aukera ematen du); bestetik, Calandretak. Bueno, ba hori. Eutsi goiari, geroz eta gutxiago falta da-eta oporretarako... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoirakaskuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|