|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Pako Aristiz eta telebistaz© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-07-14 ¦ 08:34 ¦ hedabideakVolgako Batelarien horietako bat, ohituta gauzkate. Pako Aristik telebistaren arriskuez idatzi zuen Berrian artikulua, noiz eta orain Kalakari esker ezagunagoa denean. Batelariek erantzuna, telebistaren aldekoa, edo behintzat, desmitifikatzailea. Telebistako hainbat gauza zaborra badira ere... ezin al zaizkit gustatu? Nire heziketa sentimentalaren parte dira telebistako hainbat eta hainbat emanaldi: V muskerren seriea, Dragoi bola, Torrebruno. Erref.: Pako Aristiz eta telebistaz (www.eibar.org) Erantzunak#1. Re: Pako Aristiz eta telebistazjb ¦ 2006-07-14 ¦ 09:57Telebistarekin zein kritiko agertu ohi den ikusita, harritu egin ninduen Pako Aristi Kalakan ikusi izanak. "Produktuak" ere gutxietsi egiten ditu, finean liburuak ere, onak zein txarrak, produktuak direla ahaztuta bezala. Zenbaitek Delicatessen kontsideratua, zaborra da besteontzat eta alderantziz. Sukaldariari edo jakiei eman behar zaie garrantzia, artistari edo lanari ? Da Vinci kodea irakurriz gozatu dena gaixo patologikoa ote ? McDonaldseko hanburgesak maite dituena beste ? Shakespearek esan zuen "caviar to the general", ezta ? #2. Re: Pako Aristiz eta telebistazgss ¦ 2006-07-14 ¦ 17:58Ba ni ez nago kritika hauekin adoz. Zer dala ta ez du izango Pakok telebista kritikatzeko eskubidea? Pako Aristi Euskal Herrian dugun ahots kritiko eta koherente bakarrenetakoa da, idazle autentikoa. Ez Volgako eskuindar horiek bezalakoa #3. Re: Pako Aristiz eta telebistazbalaklaba ¦ 2006-07-15 ¦ 12:03> Ez Volgako eskuindar horiek bezalakoa Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|