Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Fernando Muniozguren hil da

Eibartik - ...eta kitto! Euskara Elkartea ¦ 2006-07-08 ¦ 13:32 ¦ Kultura

Fernando Muniozguren Urkiola (1950-XII-7, Eibar) gaur goizaldean hil da, azken hilabeteotan gaixo egon eta gero. Euskeraren alde egindako lan mardulak bere lanbidearen arlorik nagusiena bete du; horrez gain, beste hainbeste esparru jorratu ditu, batez ere pentsalari eta komunikatzaile moduan.

Publizitatea

Filosofian lizentziatua (Vincenneseko Unibertsitatea), irakaskuntzan hasi zen eta lan horretan amaitu du bere ibilbidea. Tartean, Eibarko Udalean euskara teknikaria eta Batzordeko arduraduna izan da hainbat urtetan eta gure herrian euskara zabaltzeko eta normalizatzeko zereginean aitzindaria izan da. ...eta kitto! astekariaren sortzailea izateaz gain, izen bereko Euskara Elkartearen sorreran parte hartu zuen.

Ohiko kolaboratzailea izan da Argia astekarian, Egunkaria eta Berria egunkarietan eta Herri Irratiko eta Euskadi Irratiko iritsi irratsaioetan eta beste hainbat komunikabidetan.

Euskararen normalizazioaren inguruan hainbat proposamen berri egin zituen eta beste bide batzuk zabaldu.

Erantzunak

#1. Re: Fernando Muniozguren hil da

Badihardugu ¦ 2006-07-08 ¦ 21:56

Euskerian alde milaka lan egindakua; bultzatzaile, sustatzaile, ziztatzaile... Badihardugu Euskara Elkartiaren sorreran be zeresan zuzena izandakua. Danon partez, besarkada bero bat lagun eta senide guztieri.

#2. Euskeriaren lagun

Iban Arantzabal ¦ 2006-07-09 ¦ 17:06

Ahaztu ezingo dogun beste lagundu zoskun Fernandok. Goibekokale aldizkaririk nekez egongo litzake lehenengo pausuak hain ondo erakutsiko ez balozkuz.

Elgetan herri aldizkari bat etaratzia ezinezkua zala entzun giņuan hainbaten ahotik, baiņa Fernandok bultza egin zotzan proiektuari: azalpenak emon, eta kitto! aldizkariko eskarmentuaren barri emon, genkazen ideia txoropituak burutik kendu eta proiektu euskaltzalia findu. Maisu ona izan giņuan, bai. Eskerrik asko, Fernando.

#3. Aupa Fernando

inaki irazabalbeitia ¦ 2006-07-10 ¦ 08:06

Egia esan, ez zekiat zer esan. Badakik, horrelako egoeratan nahikoa motza nauk. Heriotzak kateatu egiten zidak mihia. Zarauzko Monte Albertia etxean zegoen Iraleko barnetegian ezagutu genian elkar. Ni hitzaldi bat ematera joan ninuan eta hik egin hidan harrera. Urte asko joan dituk; tartean harremanetan jarraitzeko hamaikatxo aukera euskalgintzaren eta herrigintzaren bidezidorretan. Aralarren proiektua aurrera atera nahia atzenaurrena. Adeitsu beti. Ideia asko pil-pilean…
Zer esagon diat ba, eongo gatxik!

#4. Re: Fernando Muniozguren hil da

jabi altzorritz ¦ 2006-07-10 ¦ 11:28

Garobeleko lanbroen artean biok pixka galdurik elkar ezagutu.Handik gutxira berriro Ainhoa,Urdazubi,Zugarramurdin...euri zaparrada,lainoa...eta liztorrak !
Holako leku zoragarrietan berriro ikusiko zaitugula,dudarik ez izan !

#5. Re: Fernando Muniozguren hil da

JJ Agirre ¦ 2006-07-10 ¦ 11:57

Ondo ibili Fernando

#6. Re: Fernando Muniozguren hil da

Egoitz U. ¦ 2006-07-10 ¦ 20:27

Neri be majo lagundu eta erakutsi zostan. Zorrotza eta kritikua zan bere lanian eta umore edarreko laguna bebai.

Hainbeste urteko lanaren ostian zeukan ilusiņo eta gaztiak xaxatzeko goguaz zer esan. Ez dittut holako asko ezagutu.

Makina bat momentu edar pasatu genduan bere onduan.

Zorionez horrek danok gurekin geratzen dira.

Gure aldetik, Debabarreneko Euskarazko Telebista martxan jartzia izango da egin geinkixon omenaldirik onena. Beste hamaika gauzatan moduan makinatxo bat ahalegin egin zeban horretarako bidia zabaltzen.

Beti lagun.

Aurrera bolie!!

#7. Fernandori omenaldia zapatuan

Luistxo Fernandez ¦ 2006-07-11 ¦ 10:50

Datorren zapatuan hilak 15 Fernando Muniozgureni omenaldia egingo zaio, Eibarko Txaltxazelaiko kioskoan, arratsaldeko 19.00etan.

Ez hileta eta ez elizkizun, ekitaldi "alaia" eskatu zuen, berba horrekin, Fernandok, idatziz lagatako borondatean. Eta beste baldintza bat, Eta Kitto elkarteajk antolatua izan zedila ekitaldi hori.

#8. Re: Fernando Muniozguren hil da

asier arrieta ¦ 2006-07-12 ¦ 11:32

euskarak asko galdu du eta nik lagun handi bat. agur fernando

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak