Teknologia albisteak
2

Tropela.net Tourraren atarian: Sustaturen tropeltxoa

Erabiltzailearen aurpegia
Aitzol Naberan - CodeSyntax
2006-06-27 : 11:06

Sekulakoa da Tropela.net iaztik txirrindulari biretan porra elektronikoak antolatzeko martxan dagoen tresna. Tourrera begira, Sustatuk ere sortu du tropeltxoa. Jarraian, argibide batzuk gune interesgarri honetan parte hartzeko.

1. Erabiltzailea sortu

Sortu erabiltzaile bat www.tropela.net helbidean.

Datu faltsuak ematera ohituta gaudenontzako oharra: etapa bakoitzean sariak zozketatzen dira, eta hemen emandako datuak erabiliko dira bidalketarako, hortaz alla kada kual...

2. Kiniela sortu:

Goian ezkerrean nire kiniela egin/ikusi aurkituko duzu.

Osatu kiniela proposatutako kategorietako ziklistak aukeratuz (LAGUNTZA: gehien aukeratutakoak hemen )

3. Porrara apuntatu

Goian ezkerrean nire tropeltxoak aurkituko duzu.

Bilatu tropeltxoak (behean eskuinean). Agertzen den zerrendan sustatu bilatu (edo filtroa erabilti izenez bilatzeko). Ondoren pikatu tropeltxo izenenaren ondoan agertzen den messenger tipoko ikonoan. Horrekin eskaera eginda.

4. Aukeran...

Pertsonalizatu zure perfilla. Tropeltxoaren klasifikazio grafikoa eskaintzen dute tropela.net-ekoek. Sailkapen horretan gure karreristak zein itxura izango duen aukeratzea dago "nire datuak ikusi/aldatu"-ren bitartez.

5. Beste tropeltxo batzuk

Hemen tropeltxo jakin batean parte-hartzea proposatzen dizugu, Sustaturenean. Baina beste batean ere apuntatu zaitezke, zure lagunartekoan edo, adibidez. Hau da, txirrindulari sorta bakarra, baina tropeltxo askotan parte hartu.

Zuk zeuk ere sor dezakezu tropeltxo bat, eta hura publiko ala pribatu izendatu. Sustaturena publikoa da, irakurleok denok parte har dezazuen. Pribatu batek ere zentzu osoa luke, noski, koadrilako apostu baterako, adibidez.

Erantzunak

Sustatu
2006-06-27 : 13:28

Tourreko partaidetzaz albisteak unetik unera ari dira aldatzen, antolakuntzak betoa ezar diezaiekeelako talde edo txirrindulari batzuei.


Baina, lasai, Tropela.net-ek txirrindularien zerrenda definitiboak gehituko ditu, izan bezain azkar, eta, beraz, zuk gaur hautatzen dituzun txirrindulariak aldatu ahal izango dituzu karrera hasi baino lehen. Berriz bisitatu gunea Tourra hasi bezperan (ostiralean), eta orduan adi egon, ea zure txirrindulariak ageri diren, izen interesgarri berriak dauden...


Tropela.net-ek blog interesgarri bat ere badu, bestalde. RSS jarioaren helbidea ez dugu agerian aurkitu, baina harpidetu nahi baduzu, hemen daukazu.


asier
2006-06-27 : 16:38

Zorionak Tropela.net-eri egindako lan handiarengatik.



Eta animo Sustatuzaleok! Dagoeneko 15 laguneko tropeltxoa osatu dugu. Ea zenbat elkartzen garen.



Sustatuk zer emango dio lehenengoari?



Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago