Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Itzulpen automatikoaren aurrean Jaurlaritzak izandako politika

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-06-08 ¦ 09:03 ¦ Hizkuntza

Inaki Irazabalbeitiak Opentrad proiektuaren lezioa azaltzen digu bere blogean: "Proiektua Madrilgo Hezkuntza Ministerioaren Profit dirulaguntza baten bidez finantzatu da. Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarik ez al du jaso? galde dezake irakurleak. Ba, ez. Egia esan, Eusko Jaurlaritzaren Kultura saila ibili izan da itzulpen automatikorako sistemak garatzeko ahaleginetan, baina alor horretan inoiz ez du konfidantzarik erakutsi euskal enpresengan eta urrutiko intxaurren peskizan ibili izan da. Atzen saioa, El Periódico de Catalunyaren itzulpen-sistema garatu zuen enpresarekin egin zuen duela hiru bat urte. Dirutza gastatu bai, emaitzarik ordea ez."

Erref.: Itzulpen automatikoaren aurrean Jaurlaritzak izandako politika (ixinet.blogspot.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Itzulpen automatikoaren aurrean Jaurlaritzak izandako politika

Joseba Abaitua ¦ 2006-06-08 ¦ 22:24


Inaki Irazabalbeitiak ez omen du oso informazio ona gai honi buruz

> El Periódico de Catalunyaren itzulpen-sistema
> garatu zuen enpresarekin egin zuen duela hiru
> bat urte. Dirutza gastatu bai, emaitzarik ordea
> ez."

Kultura Sailak gaztelaniatik euskarara proba bat egiteko enkargatu zion AutomaticTrans enpresari, 6 hilabetetan egiteko eta oso aurrekontu estu batekin. Proba horren emaitzak oso onak izan ziren, konprometitutako egitura sintaktikoak baino gehiago erregelen bitartez prozesatzeko gai zela erakutsi baitzen (izen sintagma konplexuak, erlatibozko perpausak, kontrol egiturak, urrutiko komunztadurak, eta abar luze bat).

Aurkeztu zen sistema hibridoa zen, transfer erregelak eta itzulpen memoriak erabiltzen baitzituen oso modu eraginkor batean, orain aurkeztu den OpenTrad sistema egiteko gai ez dena (hiru urte igaro eta gero). Orduan egin zen ebaluaketan IXA eta Elhuyarreko jendea egon zen eta horren lekukoak dira.

Proba horren ostean, proposamen bateratu bat aurkeztu zitzaion Kultura Sailari: IXAk eta Elhuyarrek euskarazko baliabide linguistikoak jartzen zituzten eta Bartzelonako enpresak teknologia (itzulpen motorra, hiztegi eta memoria kudeatzaileak, transfer gramatikak) eta proiektuaren zuzendaritza. Egin zen aurrekontua bi zatien artean erdibanatu zen, eta bion batuketa garestiegia atera zen deialdi arrunt baten bidez aurrera bideratzeko. Tramite administratiboak nahaspilatu ziren, hauteskundeak etorri, ardurdadunak ordezkatu, aurrekontuak atzeratu...

Baina horiek kontu zaharrak dira. Irazabalbeitiaren kexaren gakoa beste bat da. Garai hartan ez IXAk ez Elhuyarrek ez zituzten itzulpen automatikorako teknologia nahiko garaturik (orain ere ez, OpenTraden demoak garbi erakutsi duen bezala). Ze kalte dauka etxean ez duzuna kanpoan bilatzeak?

Alorra aldatu gabe, ba al daki zenbat gastatu duten Euskal Herriko erakundeek atzerrian (sic) garatutako itzulpen teknologietan, Trados sistemaren lizentzietan, alegia?

Kexa honen gakoa beste bat da: diru-laguntzak eskuratzeko orduan suertatzen diren borrokak eta hauen inguruko lobby eta tirabirak. Horiek baitira benetan kezkagarriak!

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak