|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Mikroformatuak, Technoratiren proposamen indartsu eta inportanteaGarikoitz Araolaza eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax ¦ 2006-06-02 ¦ 13:24 ¦ internetNotizia inportantea eman du gaur Technorati blog bilatzaileak: mikroformatuekin ping egiteko zerbitzu bat, eta haietan bilaketa egiteko modua. Larrabetzuko blogarien gaurko bilkuraren okasioarekin, proba bat egin dugu zerbitzua testeatzeko. Tantek Çelik Technoratiko injineruak egin du iragarpena. Mikroformatuetan idatzitako informazioa indexatzen hasi dira, eta bilaketa zerbitzu batean ematen. Teknosexuan duzu informazio gehiago baina laburki esateagatik, zera da hau.
Zein izan daiteke honen ondorioa? Agenditisaren sindromea gainditzea. Agenda edo egutegi kulturaletan datuak bildu eta bildu ibili beharrean, edo zure ebentoaren informazioa hainbat tokitara bidali beharrean... alderantzizkio zerbitzua:
Egin dugun aproba Teknosexua blogetik izan da. Han idatzi dugu Larrabetzuko Blogs & Beers topaketaren lotura, informazio semantikoa gehituz ebentoetarako adostu den mikroformatuan. Gero ping egin dugu, eta emaitza minutu gutxitara azaldu da Technoratin. Ez, oraingoz, Eventful-en. Zalantza geratu zaigu ea ondo dabilen, edo ondo egin dugun, zer nahi genuen Larrabetzuko ebentoaren lotura ager zedila emaitzetan, baina hura barik Teknosexukoa da Technoratik ematen duen emaitza... Gehiago ikertu beharko da. Hau hastapenetan dago. Oraingoz hiru mikroformatu mota daude Technoratik bilaketetan ematen dituenak. Baina ereduak gehiagorako ematen du. Microformats.org gunea jarraitu beharko dugu. Internet eduki semantikoz hornitzen joateko urratsa deritzogu honi. Ikusiko dugu. Erantzunak#1. Re: Mikroformatuak, Technoratiren proposamen indartsu eta inportanteaMikel Etxarri ¦ 2006-06-04 ¦ 00:25> Gero ping egin dugu, eta emaitza minutu gutxitara "azaldu da Technoratin.":http://kitchen.technorati.com/event/search/larrabetzu Ez, oraingoz, "Eventful-en.":http://eventful.com/events?q=&l=larrabetzu&t= Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|