|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Lurzoru legearen inguruko eztabaidaren bila Etxebide.info-nmetaltrainer - zulotik ¦ 2006-05-19 ¦ 13:52 ¦ PolitikaToki askotan entzun dut Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailak eztabaida antolatu duela sarean Lurzoru lege berriaren inguruan. Kuxkuxeroa naizenez saiatu naiz eztabaida bila eta ibilbide kuriosoa egin dut. Artikulu hau irakurtzen bukatzen duenarentzat saria: eztabaidarako lotura. Etxebideren webgunean ez nuen ezer aurkitzen, albistea bai, baina besterik ez. Non ote dago eztabaida gune hori? Azkenean erori naiz prentsaurrekoaren bideora, eta pazientziaz 23 minutuko bideoa ikusita entzun dut "Cuando entramos a la web se nos abre un pop-up y desde allí accedemos" Eztabaida horren bila bazoaz, pop-up blokeatzailea kendu beraz. Edo bestela segi lotura hau: Plan Zuzendariaren inguruko kalaka Erantzunak#1. KelifindatzaileaLuistxo ¦ 2006-05-19 ¦ 16:16Eskerrak eman diguzun helbidea pop-up horretan ezkutatuta zegoenarena, ze ez nuen asmatzen. Multimedia klikatu eta pentsatu dut hor izango zela, baina prentsaurrekoko bideo aspergarria zen. Ez nuen pentsatzen ikustea beharrezkoa zenik asmatzeko nola erabili kontu hau. Enfin, eztabaida horietara joan, eta aurreko iritziak ikusterakoan, errorea azaltzen da eta hau irteten zait: java.lang.NullPointerException lang hori euskaragatik ote zen pentsatu dut, baina gaztelaniaz berdin, ez dabil. Izan ere, bideoaren une jakin batean hala esaten dute: Bueno, parece que la aplicación no se puede ver por problemas técnicos, o sea que os voy a explicar cómo funciona. Eta, bueno, eztabaidagaiak, zoragarriak: Nola balioetsiko zenuke honako hauen aldeko apustu irmoa egitea?
Bueno, badaezpada ez dute galdetzen EAJren azken ateraldiaz, babes ofizialeko etxeetarako eskubidea izateko orduan irabazietan toperik ez izatearena... Madrazok hori ere irentsi beharko du. Berdin dio guztiak, eztabaida publikoa plazaratu da, Interneti esker, eta beraz, gero ez du balioko kexatzeak. Herriaren ahotsa entzuna izango da. Amen. #2. Re: KelifindatzaileaIon Gaztañaga ¦ 2006-05-20 ¦ 10:21> Bueno, badaezpada ez dute galdetzen EAJren azken ateraldiaz, babes ofizialeko etxeetarako eskubidea izateko orduan irabazietan toperik ez izatearena... Madrazok hori ere irentsi beharko du. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|