|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Berria.info berritua© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-05-11 ¦ 08:41 ¦ HedabideakBerrituta dago Berria.info, paperezko egunerokoa bezalaxe, gaurdanik. Blog gehiago, besteak beste. Blogari berriak ageri dira blogen sekzioan. Baina aldi berean, blogek lehen zuten portada, bere hartan dago oraindik. Blogari berriak hauek dira:
Lehendik segitzen dute gehienek, baina hiruk utzi egin diote: Irene Arrarats, Mikel Elortza eta Iņaki Petxarroman. RSS jarioaBestalde, albistegi jarraituak RSS jariorik ez duela ematen du. HARPIDETU dioen ohar bat badago lehen orrian, baina ez da klikagarria, eta ez dakigu egunkariaren paperezko harpidetza ala feed harpidetza adierazi nahi duen. Orain arte, helbide ez publiko batean bazuen RSS feed-a Berria.info-k, baina gaur hori ez dabil. Ez dakigu beste helbide ezkuturik dagoen. Egunkarian agertzen diren atal finko guztiek dute isla Interneteko edizioan orain, ez lehen bezala, non Tartea erdiko kaiera ez zegoen digitalki gordea. Zaldi Eroaren komikia Plaza atalean dago paperean, eta Iritzian Internetekoan. Erantzunak#1. Re: Berria.info berrituaJulen ¦ 2006-05-11 ¦ 10:33Ba begira zer aurkitu dudan Bertan jario ezberdinak aurki ditzakegu, hala nola kirolena, iritzi sailekoa, edizio jarraituarena, ... sorpresa atsegina benetan. Jario guztiak:#2. Re: Berria.info berrituaImanol ¦ 2006-05-11 ¦ 12:29Paperezko edizioa ez bezala, berria.info berria ez zait gustatu. Uste dut ziberkomunikabide batek atal gehiago eskatzen duela, edo hobeto esanda, edukinak ondo sailkatuta egotea. Agian, "Harian" sailaren barruan azpiataletarako estekak jarri zitezkeen aukera moduan, nahi duenak gaiaren arabera aukeratzeko edo bestela egunkariko bertsioan bezala garrantziaren arabera irakurtzeko. #3. Bilatzailea ez dabil?Joseba ¦ 2006-05-12 ¦ 09:41
#4. Re: Berria.info berrituapatxi lurra ¦ 2006-05-14 ¦ 12:33Neuri gustau egin jat aldaketa. Zaldieroaren fan sutsua nazen aldetik, komiki-tirak orain webguneratzen dituztelako (eguraldiaren maparen azpian, "Zirri-marra"n). Ganera, blogarion komunitatera Txuma Murugarren eta Juan Luis Zabala batu diralako. Biba zuek! Pena oraindino Fermin Etxegoien animau ez izana, baina tira... Bestela, neuk be atal gehiago sortuko nituzke webgunean, egia da albisteak gelditzen dirala danak pilatuta, sailkapen barik. Eta "Hitza" guztiak oraindino ez dagoz sartuta. Baina alde postiboan, Igandeko gehigarria be badago. Ederra benetan. Tartea muriztu dabe beste egunkarien gehigarri ikusgarriek ataratzen dabenagaz. Apurka-apurka. Eta ea noz animauko diran astelehenean be kaleratzen... #5. Re: Berria.info berrituaM.K. ¦ 2006-05-15 ¦ 08:52Igandeko horretan dago orain Zaldi Eroa eta Lakastaren Serio demonio atala. Baina Interneten ez dut aurkitu. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|