Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-05-10 ¦ 09:06 ¦ Politika
Espainiako Kongresuan ez du aurrera egin EAEko foru aldundiek hiru probintzietarako dituzten izen ofizialak Espainian ere ofizialtzat jotzea: Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren kasuan bikoitza (Álava ere bai), ofizialtzea nahi zuen EAJk, baina PSOEk eta PPk atzera bota dute egitasmoa. Alderdi hauen izenean, euskal ordezkariak izan ziren atzera botatzeko argudioak eman zituztenak.
Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Erantzunak
Re: Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Xabi ¦ 2006-05-10 ¦ 11:02
Eitb24 albisteen atarian ere agertu da berria, eta "Izenen Oihanean" blogean horren gaineko iritzia .
Erantzun honi
Re: Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Sustatu ¦ 2006-05-10 ¦ 16:50
EAJk kaleratu duen Prentsa oharra : Erkoreka: PP eta PSOEk Euskadiri ukatzen diote estatuko gainerako erkidego elebidunei onartzen dietena
Erantzun honi
Re: Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Joseba ¦ 2006-05-10 ¦ 13:40
zorionak titularraren aukeraketagatik. esan beharrekoa ezinhobe laburbiltzen du.
Erantzun honi
Re: Ourense edo Lleida bai; Bizkaia edo Gipuzkoa ez
Luistxo ¦ 2006-05-10 ¦ 18:04
Espainian kontu honek oihartzun apurtxo bat izan dezan nahi baduzue, jo orri honetara eta MENEALO dioen tokian, ezkerreko rekuadrotxoan, klik egin.
Erantzun honi
