|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, koloka© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-04-28 ¦ 12:14 ¦ KirolaMaiatzaren 20, larunbatarekin, nazioarteko futbol partida zen jokatzekoa Bilbon, San Mamesen: Euskadi-Gales. Baina Espainiako liga luzatu egingo da asteburu horretaraino, eta gauzak kolokan daude. Diru galera handiak ere tartean, beharbada. Barcelona eta Sevilla partida baten faltan dira Espainiako ligan (asteburuan, izugarrizko eurite batek ez zien utzi jokatzen Sevillan), eta gainera, bi talde horiek sailkatu egin dira aste honetan Europako futbol final bietarako, UEFA eta Champions-erako. Ondorioz, egutegia berregin du Espainiako Ligak, eta maiatzaren 20an Ligako azken jardunaldia izanik, ez da egongo selekzio partdirarik San Mamesen. Dagoeneko Galestik bidaia erosia zuten 1.500 laguni ere indemnizazioa ordaindu beharko omen die Euskal Futbol Federazioak. Eibartarrak zerrendan irten da kontua. Gainera, ez bakarrik partida bat, nonbait itzulerakoa ere jokatzekoa zen. Eta, zentzu batean, bazituen nobedadeak lehia hobek. Euskadik Europako talde "nazional" baten kontra jokatuko duen lehen aldia izan behar du honek. Eta itzulera partida egon behar denez, gainera, atzerrian Euskadi selekzioak jokatutako lehen partidura ere behar du horrek, 1936-39ko gerraa amaitu zenetik. Erantzunak#1. Re: Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, kolokaXabi ¦ 2006-04-28 ¦ 13:18Pena handia da. #2. Re: Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, kolokaLuistxo ¦ 2006-04-28 ¦ 22:56Irratian entzuna, maiatzak 20 izango dela Euskadi-Gales azkenean, 21.30etan San Mamesen. Izan ere, FIFAk ez du txapelketa maiatzaren 20ra arte atzeratzea onartu. Aurrez ezarritako egutegiari eutsiko zaio eta maiatzaren 14an bukatuko da Espainiako liga. Dena dela, Sevilla-Bartzelona partida maiatzaren 20 jokatuko da, "salbuespen gisa". #3. Euskadi-Gales BERRIRO kolokaSustatu ¦ 2006-05-03 ¦ 18:16Hemen dator notizia, Espainiako Ligak ez duela FIFAren erabakia onartu, eta azkenengo liga jardunaldia maiatzaren 20an jokatuko dela. Berriz koloka Euskadi-Gales partida. #4. Re: Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, kolokaURIAHEEEP ¦ 2006-05-11 ¦ 15:44Bart etb-n hurrengokoa gutxi-gora-behera esan zuten.Bartzelonak 17an jokatzen zuela Champions-eko partida, eta Athletic-Barça (San Mamesen jokatzekoa zela) egun bat edo bi aurreratuko zutela, hau da 19rako jarriko zutelako. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoKirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|