|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Euskal Herriko kaleak Google mapetan eta TagzanianLuistxo Fernandez - CodeSyntax - Tagzania ¦ 2006-04-25 ¦ 07:26 ¦ geografiaErrepideko mapak eta kaletegiak iritsi dira Euskal Herrira, Google Maps aplikazioan, eta baita, ondorioa, haren API-aren bertsio berriena darabilen deribazioetara, hala nola Tagzaniara. Ikusi Zarautz Gipuzkoan edo Aiherra Nafarroa Beherean. Lehen begiratuan, irudi ez oso argia (erresoluzio gutxiko tokietan daude bi herriak), baina irudian aukeratu map eta detailera goaz. Xehetasun gehiago toki batzuetan, beste batzuetan baino. Mapetan azaltzen diren toki izenen euskaratzearekin, ezin oso pozik egon. Aldaketa Europako herrialde askotan igar daiteke. Lehen begiratuan, ondo samar daude honako estatu hauek: Portugal, Espainia, Frantzua, Italia, Suitza, Austria, Belgika, Holanda, Luxenburgo, Alemania, Danimarka. Ez beharbada hain ongi, baina herrialde osora iritsiz: Hungaria, Txekia, Eslovakia, Norvegia, Suedia, Finlandia. Zati batzuk bakarri: Grezia (Atenas eta ez asko gehiago), Turkiako Istanbul eta Errusiako Mosku. Apenas errepide marra batzuk mapa zuri-zuri batzuen gainean: Bielorrusia, Serbia, Mazedonia. Ekin zure kale eta lekuak etiketatzeari Tagzanian! Erantzunak#1. Re: Euskal Herriko kaleak Google mapetan eta TagzanianGalder ¦ 2006-04-25 ¦ 08:05Atzo nik ere nire web orrian Googe Mapetan Euskal Herriko zenbait iritan nola bilatu behar den erakutsi nuen era errezean, baita ibilbideak nola sortu etabar. Izan ere, hirien izenak arazoak ekarri ditzakete.
#2. Re: Euskal Herriko kaleak Google mapetan eta Tagzanian3ARRANO ¦ 2006-04-25 ¦ 11:43Eta oker idatzitako toki-izen bat zuzentzeko, zer egin behar da? Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|