Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Interneteko loturek hierarkia eraldatzen dute

Sustatu - Sustatu ¦ 2006-04-13 ¦ 11:15 ¦ Internet

The Cluentrain Manifiesto ezagunaren zazpigarren tesiaren izenburua hartuz, Hyperlinks subvert hierarchy delakoa, orain arteko komunikazioa ulertzeko moduari eta aro berriari buruzko iritzi artikulua idatzi du Jurgi San Pedrok Berrian.

Publizitatea

Zuzenbidean lizentziaduna eta hirigintzan diplomaduna den Jurgi San Pedrok azpimarratzen duenez, Interneti esker gertatzen ari den komunikabide pertsonal eta kolektiboen leherketaren fenomenoak aldaketa batzuk dakar gure inguru sozialean eta gure testuinguru komunikatibo eta informatiboan:

  • Laugarren boterea deiturikoaren demokratizaziorako joera sumaezina.
  • Errealitatea mediatikoki izendatzeko eta deskribatzeko oligopolioaren irekiera.
  • Hedabide konbentzionalak ezaugarritzen dituen korporatibismoaren bukaera saihestezina.
  • Komunikazio enpresa talde handien diktaduren amaiera.

Orokorrean blogosfera eta komunikazio kolektiborako aro berriari buruzko gogoetekin jarraitzen du artikuluak, egungo hierarkiaren onuradunek badutela zertaz kezkatu azpimarratuz azkenean.

Artikulua osoa irakurtzeko hemen

Erantzunak

#1. Cluetrain euskaraz

ptx | irratia.com ¦ 2006-04-13 ¦ 12:03

Eta manifestua euskaratzeko wiki bat sortuko bagenu?! Euskaratzeko 95 zio ditugu. Tesi berba zatarra izan daiteke, baina zioak, arrazoiak interesgarri egin daitezke.

Wiki batean, bana, bina, hiruna arrazoi euskaratuta... aste batean osa genezake gure euskarazko manifestua.

Ziur zuetako baton_batek zerbitzarian wikia instalatuta daukala jadanik.

Zer deritzozue? Posible da? 95 arrazoi.... ez dira asko. Leizarragak Testamendu berria euskaratu zuen, bakar bakarrik 1571. urtean.

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak