|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpenaMutilmedia - Mutilmedia ¦ 2006-04-06 ¦ 20:50 ¦ BlogakBlogak 2.0 ekitaldian izan ginen, bertan Web 2.0ren inguruan egin ziren aurkezpenak jarraitzen, eta zuzenean egin genuen gertatutako eta aurkeztutako guztiaren jarraipena. EyeOS, Enpresa 2.0, Aggregators, Bilatzaileak, Journalism 2.0, MusicStrands, Web 2.0 Teknologiak, Geographical Mashups, Blogak Unibertsitateetan eta Politika 2.0 gaietan banatu zen jardunaldia. Laburpenaren helbidea: http://www.mutilmedia.com/?p=188 Erantzunak#1. Mutilmedia 2.0 txalo bero batptx | irratia.com ¦ 2006-04-07 ¦ 07:49Benetan, poztekoa izan da blogak 2.0 topaketa honetan, euskaldunok izan dugun konplizitatea eta 2.0 jarrera. #2. Re: Mutilmedia 2.0 txalo bero bateuskaliritarra ¦ 2006-04-07 ¦ 11:10Patxi & friends:
#3. Re: Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpenaLuistxo Fernandez ¦ 2006-04-07 ¦ 11:34Ni pixka bat aspertu egin nintzen, egia esanda: ni neu ere aspergarri samar egon nintzelakoan... Goizean, Javier Lasa (Vocento), Julen Iturbe eta Gorka Julio gustatu zitzaizkidan, eta Gaztelumendi zorrotz. Ona Teketen-Gorka, ez bakarrik listoa, komunikatzaile ona da, bai horixe! #4. Gora-beherak izan zituen blogak 2.0-kIban Arantzabal ¦ 2006-04-07 ¦ 14:49Gustura egon nintzen nahiz eta egitaraua luze egin eta moderatzaileen lana negargarria izan. Nola liteke 300 entzulerenganako horrelako errespatu gutxi izatea! Badakit intentziorik onenarekin jardungo zutela, baina moderatzaile zorrotzagoak behar dira mahaian. Ez Internet jakitunak, edo ez bakarrik. Komeni dira moderatzaile onak,, eta ahal bada Internetean jantziak! Karektereei irudia jarriEz nituen ezagutzen hainbat lagun. Irudia jarri nien askori eta beste batzuk han zeudela jakin arren blogei irudia jarri barik bueltatu nintzen. Hurrengoan... HurrengoanPosible da horrelako zerbait, baina euskal komunitateari begira? Posible da egun bat hartzea horren estiloko ponentziak egin, pantaila handi argi bat, bazkari bat, hizlari euskaldun gehiago, kanpokoak ere gonbidatu (noski)... Nago euskaldun dezente falta zirelakoan. Batzuen falta nabarmena ere izan zen, gainera. AmaitzekoErraza da pasibo izan eta kritikatzea... Ez nuke gura amaitu antolatzaileen asmoa txalotu barik. Eta laburpenaren laburpenaGazteagoak ate joka barik, atea jo eta etxe barruan ditugu. Biba! euskaldunak ez gabiltza antzean redio! Eta laburpenagoa dan zeozerRevius, aps, groups, rss, blogak, voIP, GPL, api, tag, podcast, bideoa, photos, bookmarks, playlist, audioa, 2.0, buztan luzea... 300 lagunek ondo, baina hau dena sozializatzea... animo! #5. Re: Blogak 2.0 ekitaldiaren laburpenaJosu Azpillaga ¦ 2006-04-07 ¦ 15:18Han izan ginen gu ere. Antolatzaileei txalo, antolatu zutelako. Eguna, halere, astuna egin zitzaidan oso. Luzeegia. Hitzaldiei buruz. Nik gogoratzen ditudanak, Alvaro (Media Contacts), Galli (Meneame), Gorka Julio (blogari.net), Lopez de Ipiña (Deusto), Patxi vs Lontxo... Ez zaizkit gustatzen webgunean bertan ikusten dena esplikatzen dutenak. Badakigu nabigatzen. Beste zerbait -gehiago, diferentea- eskaini behar da horrelakoetan. Eta, gutxien gutxienez, prestatuta eraman. Batzuk, parregarri. Eta galdera-erantzunak edo eztabaida izan zitekeen interesgarria, baina denborak ez zuen uzten. Horrelakoetan ohi denez, onena, pasiloak. Hango berriketaldiak, komentarioak, ezezagun-ezagunak... Eta euskarazko sarera gogoz datozen gazteen ilusioa. Jende ona dago bazterretan. Ni horrekin geratzen naiz. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|