Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Sustatu ¦ Da! ¦ 2006-03-31 ¦ 13:06 ¦ Hizkuntza
Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia). Firefoxerako soilik, Internet Explorerren ez dabil. Eskerrik asko, Juanan Pereira, abisuagatik.
Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Erantzunak
Ederra!
Iban Arantzabal ¦ 2006-03-31 ¦ 15:06
Oso ona! Edozeini gomendatzekoa.
Eskerrik asko.Erantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Asier Sarasua Garmendia ¦ 2006-04-03 ¦ 08:17
Ona, merkea eta azkarra.
Eskerrik asko.
Asier.Erantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Gotzon Egia ¦ 2006-04-03 ¦ 10:29
> itzulpenak egiten lagunduko diguna
Et, et, et: Ģitzulpenak egiten lagunduģ ez, hiztegiak kontsultatzeko bidea erraztu, gehienez ere. Plugina oso ongi egina dago, gaurtik aurrera etengabe erabiliko dut, mila esker egileari, baina ez ditzagun gauzak nahasi. Hiztegia aurrean ikusi eta itzulpena eginda dagoela uste duena, gari zelaia begiratu eta ogia egina dela uste duena bezain inuzentea da, nire ustez.Erantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
asier zamarripa ¦ 2006-04-04 ¦ 12:41
Zorionak eta eskerrik asko barra gauzatu dutenei.
Hobetzeko asmo hutsarekin egingo dut honako "kritikatxoa":
Hitz bat bilatu eta gero, hurrengo hitza bilatzerakoan Intro sakatu eta, defektuz edo, 3000ra eramaten zaitu, ez zaitu web gune berean mantentzen.
Elhuyar edo Euskaltermen hitz bat biltzerakoan hango marko batera eramaten zaitu, eta ondorioz, web gune horiek eskaintzen dituzten "iragazkiak" erabiltzeko aukerak galtzen dira (hau da, euskaltermen ezin da gaika bilatu eta elhuyarren, adibidez ezin da % ikurra bilketak trunkatzeko)
Badakit, egindako lan potolo horretan txikikeriak direla, baina, eraikitzailea izan nahi du nire komentarioak.
Eskerrik asko, atzerabe.Erantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Juanan Pereira ¦ 2006-04-04 ¦ 17:31
> Zorionak eta eskerrik asko barra gauzatu
> dutenei.
Mila esker.
> Hobetzeko asmo hutsarekin egingo dut honako
> "kritikatxoa":
bota...
> Hitz bat bilatu eta gero, hurrengo hitza
> bilatzerakoan Intro sakatu eta, defektuz
> edo, 3000ra eramaten zaitu, ez zaitu web gune
> berean mantentzen.
egia da, defektuz Hiztegia 3000n bilatzen du. Ziur aski, zuk nahi duzuna da azkenengo hiztegian egindako bilaketa beran mantentzea, ez?
> Elhuyar edo Euskaltermen hitz bat biltzerakoan
> hango marko batera eramaten zaitu, eta ondorioz,
> web gune horiek eskaintzen dituzten "iragazkiak"
> erabiltzeko aukerak galtzen dira (hau da,
> euskaltermen ezin da gaika bilatu eta
> elhuyarren, adibidez ezin da % ikurra bilketak
> trunkatzeko)
Egia, baina saiatu nintzen zuk diozun bezala egiten eta hainbat arazoa izan nituen... hurrengo bertsiorako gogorrago saiatuko naiz :-)
> Badakit, egindako lan potolo horretan
> txikikeriak direla, baina, eraikitzailea izan
> nahi du nire komentarioak.
Ongietorriak dira, mila esker.
JuananErantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Xan Othaburu ¦ 2006-04-05 ¦ 19:47
> Firefoxerako tresnabarra da Euskalbar, Euskara-gaztelera itzulpenak egiten lagunduko diguna, Interneten dauden hiztegi batzuk kontsultatuz (Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia3000, Euskaltzaindia).
Biziki ona. Eskertzekoa.
Eta eskertzekoa litzateke ondoko bertsioarentzat barrari luzamen baten jartzea: Euskara-Frantsesa itzulpena... Ipar Euskal Herritarrontzat (Euskalterm-ena bakarrik dugu mementoko, ez bada dictionnaire Elhuyar hiztegia sarean jartzerik).
Galdegiten ez duenak ez baitu lortuko...
Eskerrik ainitz (aurretik!)
Xan OthaburuErantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
ibon ¦ 2007-09-18 ¦ 13:36
Tira, ba...Elhuyarrek aldatu du bere on-line hiztegiaren diseinua eta orain ez du bilaketarik egiten euskalbarraren bidez. Ea laster konpontzen den.
Eskerrik asko!Erantzun honi
Re: Euskara-gaztelera itzulpenak egiteko plugina
Julen ¦ 2007-09-18 ¦ 14:41
> Tira, ba...Elhuyarrek aldatu du bere on-line hiztegiaren diseinua eta orain ez du bilaketarik egiten euskalbarraren bidez. Ea laster konpontzen den.
>
> Eskerrik asko!
Arazoaz jabetu gara eta konpontzeko bidean gaude. Behin arazoa konponduta, inolako aldaketarik edo instalazio gehigarririk egin gabe hiztegiak erabiltzeko moduan izan beharko luke berriro. Jakinaraziko dugu orduan.Erantzun honi
