Teknologia albisteak
3

Ostiela! hilzorian

Erabiltzailearen aurpegia
Eli Laztanguren - Kixmi
2006-03-29 : 09:03

Ostiela! aldizkaria egiten duen taldearen gutuna jaso berri dut. Hamar urtez jo eta ke aritu den Ostiela! itxiko dute. Proposamena egin diet, aldizkaria blog gisa ateratzeko, eta wiki gisa kudeatzeko.

Ostiela! aldizkaria egiten duen taldearen gutuna jaso berri dut (itsatsita duzue). Euroak eragindako presio igoerari aurre egin ezinean dabiltzala diote, eta administrazioaren diru laguntzak eskatzeko paperek itota. Horregatik erabaki larria hartu dute:

Hamar urtez jo eta ke aritu den OSTIELA! ALDIZKARI MITIKOA ITXIKO DUTE!!!

Proposamena egin diet, aldizkaria blog gisa ateratzeko, eta wiki gisa kudeatzeko.

Boing Boing antzeko bat izan zitekeen, ondo eginez gero.

Blog kolektiboa konponbide bikaina litzateke: OSTIELA! ZIBERESPAZIORA!

OSTIELeroak lur jota daude, horregatik gustatuko litzaidake jakitea ahalegintxo bat egin dezakegun hemendik, haiek konbentzitzeko. blog kolektiboa konponbide bikaina litzatekeela.

Bidali mesedez ideiak, proposamenak eta adibideak haiek konbentzitzeko, ez dezaten horren erraz etsi.

Zabaldu mesedez mezua, zuen blogetan, Sustatu eta bestelakoetan, hil kanpaiak mututu arte!

Jarraian, jasotako gutunaren testua

10 urte, 40 ale

Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Alajaina! Nola esan couché paperezko izakiak eman dituela eman beharrekoak, ez duela 41. seniderik izango.

Jende asko ibili da, asko ibili zarete 10 urte hauetan Ostiela! mamitan kolaboratzaile eta konplize. Ezin du ordea gure trentxo honek gehiago, 40. estazioan hartu du atseden; ezin bagoi zamatua gehiago garraiatu. Ezin du, ezin dugu.

Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Trenbidearen alde batean eseri gara, “euskal hedabideen” egoera zailaz eztabaida abian jarri den garaiean.

Ezin diegu euro-prezioei aurre egin, beraz, bizitzeko beste modu baten bila hasi gara.

Inprimaki ofizial artean igeri, indarrak eta asmoak xahutu egiten dira.(Kultur politika ofizialaz berriro ere aipamenik ez).

Ezin dugu horrela bizi; ez dugu horrela bizi nahi. Itogarria da.

Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Eskerrak ematea ere tokatzen zaigu: esker mila eta benetan gainera! Ostiela!-rekiko izan duzuen begiruneak ekarri du trena honaino eta zuen lanak eta esanak jasotzerakoan hartu izan dugun poxa adierazi nahi genizueke.

Gutun hau, pena ttiki eta haundi baten erakusle da. Gutun hau, oraindik bagarela esateko da, nonbaitetik azalduko garela, berriro ere santa-eskean joango gatzaizkizuela, paper zale izaten jarraitzen dugula, ostikoek badutela literatura eta baita goxoek mailua ere.

Bukatu da Ostiela!, hotsik atera gabe bukatu gainera. Ez dakigu hala nahi zuelako izan den, hala behar zuelako edo indarrak ahituta, eskuarekin agur egitera balkoira ateratzeko adorerik izan ez duelako.(Kalean, fans jendetza agian zain).(E.J.ren kultur politika jasoaz ezerrez.Oraingoz).

Muxuak eta bestelakoak, denak onak, zuentzat. Laster gara berriro zuekin.

OSTIALEROAK!

Erantzunak

Jozulin
2006-03-29 : 11:22

Blog edo dena delako online aldizkaria bihurtzea litzateke onena, www.txistuytambolin.com aldizkari mitikoko lagunek egin zuten moduan.

satza
2006-03-29 : 15:01

>

Bada kasualitatea!



Urte berriarekin batera, ostielara arpidetzea erabaki nuen. Aldizkari freskoa, gogorra batzutan, lizuna besteetan, earra!!



Burokrazia eta papeleo guztien gainetik, gora euskal sorkuntza!









çOstiela! aldizkaria egiten duen taldearen gutuna jaso berri dut.

> Hamar urtez jo eta ke aritu den Ostiela! itxiko dute.

> Proposamena egin diet, aldizkaria blog gisa ateratzeko, eta wiki gisa

> kudeatzeko.

> Ostiela! aldizkaria egiten duen taldearen gutuna jaso berri dut

> (itsatsita duzue). Euroak eragindako presio igoerari aurre egin ezinean

> dabiltzala diote, eta administrazioaren diru laguntzak eskatzeko

> paperek itota. Horregatik erabaki larria hartu dute:

>

> Hamar urtez jo eta ke aritu den OSTIELA! ALDIZKARI MITIKOA ITXIKO DUTE!!!

>

> Proposamena egin diet, aldizkaria blog gisa ateratzeko, eta wiki gisa

> kudeatzeko.

>

> Boing Boing antzeko bat izan zitekeen, ondo eginez gero.

>

> Blog kolektiboa konponbide bikaina litzateke: OSTIELA! ZIBERESPAZIORA!

>

> OSTIELeroak lur jota daude, horregatik gustatuko litzaidake jakitea

> ahalegintxo bat egin dezakegun hemendik, haiek konbentzitzeko. blog

> kolektiboa konponbide bikaina litzatekeela.

>

> Bidali mesedez ideiak, proposamenak eta adibideak haiek konbentzitzeko,

> ez dezaten horren erraz etsi.

>

> Zabaldu mesedez mezua, zuen blogetan, Sustatu eta bestelakoetan, hil

> kanpaiak mututu arte!

>

> *Jarraian, jasotako gutunaren testua*

>

> **10 urte, 40 ale**

>

> Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Alajaina! Nola esan *couché paperezko* izakiak eman dituela eman beharrekoak, ez duela 41. seniderik izango.

>

> Jende asko ibili da, asko ibili zarete 10 urte hauetan Ostiela! mamitan kolaboratzaile eta konplize. Ezin du ordea gure trentxo honek gehiago, 40. estazioan hartu du atseden; ezin bagoi zamatua gehiago garraiatu. Ezin du, ezin dugu.

>

> Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Trenbidearen alde batean eseri gara, “euskal hedabideen” egoera zailaz eztabaida abian jarri den garaiean.

>

> Ezin diegu euro-prezioei aurre egin, beraz, bizitzeko beste modu baten bila hasi gara.

>

> Inprimaki ofizial artean igeri, indarrak eta asmoak xahutu egiten dira.(Kultur politika ofizialaz berriro ere aipamenik ez).

>

> Ezin dugu horrela bizi; ez dugu horrela bizi nahi. Itogarria da.

>

> Hau da despedidie. Hau ez da despedidie. Eskerrak ematea ere tokatzen zaigu: esker mila eta benetan gainera! Ostiela!-rekiko izan duzuen begiruneak ekarri du trena honaino eta zuen lanak eta esanak jasotzerakoan hartu izan dugun poxa adierazi nahi genizueke.

>

> Gutun hau, pena ttiki eta haundi baten erakusle da. Gutun hau, oraindik bagarela esateko da, nonbaitetik azalduko garela, berriro ere santa-eskean joango gatzaizkizuela, paper zale izaten jarraitzen dugula, ostikoek badutela literatura eta baita goxoek mailua ere.

>

> Bukatu da Ostiela!, hotsik atera gabe bukatu gainera. Ez dakigu hala nahi zuelako izan den, hala behar zuelako edo indarrak ahituta, eskuarekin agur egitera balkoira ateratzeko adorerik izan ez duelako.(Kalean, fans jendetza agian zain).(E.J.ren kultur politika jasoaz ezerrez.Oraingoz).

>

> Muxuak eta bestelakoak, denak onak, zuentzat. Laster gara berriro zuekin.

>

> OSTIALEROAK!

3ARRANO
2006-03-29 : 17:46

2004an Putz itxi zuten. Orain Ostiela!ren itxiera iragartzen zaigu... Zer egin behar dugu gisa horretako aldizkaririk gabe?



Mesedez hausnartu ondo sarean jarraitzeko aukera



Eskerrik asko!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago