Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu
Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berria
Arkaitz ¦ Mutilmedia ¦ 2006-03-26 ¦ 22:22 ¦ Blogak
Zabaldu.com domeinupean jarri dut euskara hutsean sortutako egitasmo berria. Zertan datzan? Gaztelerazko meneame.net ezagutzen duzuenoi ezagun egingo zaizue, beronen kode irekian oinarrituta baitago. Zabaldu.com guztiok Interneten ikusten ditugun albisterik interesgarrienak elkarbanatu eta bozkatzeko sistema kolaboratiboa da.
Blog batean, aldizkariren batean… albiste interesgarri bat aurkituz gero, zabaldu.com-en albiste horrekiko erreferentzia bat bidali eta bide batez, berria “zabaltzeko” aukera dugu. Guztion artean bidalitako albiste hauek, denon artean bozkatu ditzakegu, eta horrela, modu demokratiko batean, interesgarrienak azalean agertuko dira. Informazio eta azalpen gehiago webgunean bertan: Zabaldu.com.
Zuen partehartzea espero dugu!
Erantzunak
Re: Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berria
Sustatu ¦ 2006-03-27 ¦ 11:41
Zorionak!
Tankera berriko albistegi hauen artean, euskarazko ale bat. Beste hizkuntza batzuetan Digg da joera honetan nagusi. Gaztelaniaz Meneame eta horren kodea erabiliz Zabaldu.com-en gisan, galizieraz adibidez Chuza.
Erantzun honi
Re: Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berria
Arkaitz ¦ 2006-03-27 ¦ 12:33
erabili.com-en eta zabaldu.com-eko laguntza atalean daude funtzionamenduaren inguruko azalpen zehatzagoak.
Erantzun honi
