|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berriaArkaitz - Mutilmedia ¦ 2006-03-26 ¦ 22:22 ¦ BlogakZabaldu.com domeinupean jarri dut euskara hutsean sortutako egitasmo berria. Zertan datzan? Gaztelerazko meneame.net ezagutzen duzuenoi ezagun egingo zaizue, beronen kode irekian oinarrituta baitago. Zabaldu.com guztiok Interneten ikusten ditugun albisterik interesgarrienak elkarbanatu eta bozkatzeko sistema kolaboratiboa da. Blog batean, aldizkariren batean… albiste interesgarri bat aurkituz gero, zabaldu.com-en albiste horrekiko erreferentzia bat bidali eta bide batez, berria “zabaltzeko” aukera dugu. Guztion artean bidalitako albiste hauek, denon artean bozkatu ditzakegu, eta horrela, modu demokratiko batean, interesgarrienak azalean agertuko dira. Informazio eta azalpen gehiago webgunean bertan: Zabaldu.com. Zuen partehartzea espero dugu! Erantzunak#1. Re: Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berriaSustatu ¦ 2006-03-27 ¦ 11:41Zorionak! Tankera berriko albistegi hauen artean, euskarazko ale bat. Beste hizkuntza batzuetan Digg da joera honetan nagusi. Gaztelaniaz Meneame eta horren kodea erabiliz Zabaldu.com-en gisan, galizieraz adibidez Chuza. #2. Re: Zabaldu.com, euskarazko egitasmo berriaArkaitz ¦ 2006-03-27 ¦ 12:33erabili.com-en eta zabaldu.com-eko laguntza atalean daude funtzionamenduaren inguruko azalpen zehatzagoak. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|