Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

ETAk sueten iraunkorra iragarri du

Sustatu ¦ 2006-03-22 ¦ 12:30 ¦ Politika

ETAk suetena iragarri du. Une honetan, Eitb24.com erorita dago. Euskaraz jarraitzeko Berria.info bisitatu, adibidez. Jarraian, ETAren mezuaren testua aurkituko duzu.

Publizitatea

Beste edozein mediotan ere aurkituko duzue... Adibidez, Technorati-n.

Horra, ETAk bideoz zabaldutako mezuaren transkripzio osoa, Berria-tik jasoa:

Euskadi Ta Askatasunak 2006ko martxoaren 24tik aurrera ekintza armatuen etenaldi iraunkorra abiatzea erabaki du. ETAren erabakiaren xedea Euskal Herrian burutu beharreko prozesu demokratikoa bultzatzea da. Euskal Herriarentzat marko demokratikoa eraiki behar da, gure herri eskubideak aitortuz eta etorkizunari begira eta aukera politiko guztiak ahalezko eginez. Prozesu horren buruan euskal herritarrek beren etorkizunari buruzko hitza eta erabakia izan beharko dute.

Espainia eta Frantziako estatuei Euskal Herriko eztabaida demokratikoaren emaitzak errespetatzea dagokie, inolako mugarik gabe. Euskal herritarrok gure etorkizunari buruz erabakiko duguna errespetatu beharko dute.

Eragile guztiei ETAk egindako urratsaren neurri bereko erantzunkizunarekin jokatzeko deia egiten diegu. Espainia eta Frantziako agintariei egoera berriari erantzun positiboa eman eta jokabide errepresiboak alboratzeko deia luzatzen diegu.

Oro har, euskal herritarrei dei zabala egiten diegu prozesuan buru-belarri murgiltzeko eta gure herri eskubideen alde borroka egiteko.

ETAren borondatea eta nahia, zabaldutako prozesua burura eramatea eta Euskal Herrian benetako egoera demokratikoa eskuratzea da, urte luzetako gatazka gaindituz eta justizian oinarrituriko bakea eraikiz. Aurrerantzean, borondate horren araberako urratsak egiten jarraitzeko konpromisoa berresten dugu. Gatazkaren konponketa, gaur eta hemen, posible da. Hori da ETAren nahia.

Gora Euskal Herria askatuta! Gora Euskal Herria sozialista! Jo eta ke independentzia eta sozialismoa lortu arte!

Erantzunak

  • Re: ETAk sueten iraunkorra iragarri du

    unai ¦ 2006-03-22 ¦ 12:42

    Irrati guztietan informazio berezia, Euskadi Irratian betikoa.

    Erantzun honi
  • Euskarazko blogosferan

    Sustatu ¦ 2006-03-22 ¦ 12:52

    Blogak.com edo Blogari.net-eko portadetan begiratu, eta hor dago jada, blogari euskaldunen eskutik suetenaren berri.

    Berria.infoko analista politikoen blogetan ere bai:

    Erantzun honi
  • Suetenaren bideoa Blogak.com-en eta Youtube-n

    Sustatu ¦ 2006-03-22 ¦ 12:54

    Blog honetan, bideoa ikusgai, Youtube-ra igota. Emakumezko baten lokuzioarekin.

    Erantzun honi
  • Gora ETA

    patxi gaztelumendi ¦ 2006-03-22 ¦ 12:58

    Euskal Herria une eta momentu bereziak bizitzen ari da.

    Su etenak berarekin ekarriko du mugimenduen loratze bat, mobilizazio, eraikuntza eta estrategia askoren bat egitea.

    Udaberria da Euskal Herrian, eta ETA erakundearen gogoeta eta asmo berri hau goratu nahi dut.

    Uste dut, pozik hartuko dugula albistea, eta kalera aterakoa garela guztiok.

    Euskal Herrian, asko dago egiteko oraindik. Batzuen borroka armatuak, ez luke orain aitzakia izan behar.

    Euskal Herria herri aske bat, munduko beste herri bat izango bada.

    Gora Euskal Herria!

    Erantzun honi
    • Re: Gora ETA

      Josu Jimenez Maia ¦ 2006-03-22 ¦ 14:27

      Gora!
      Gora ETA esateagatik baino gutxiagogatik batzuk gartzelan daude...

      HBren nahai nazionala gartzelara, BERRIA eta GARAko zuzendariek auzitegi nazionalera joan behar izan zuten eta orain Espainiako Talebistak emititzen du ETAren bideoa, baita EFEk ere...
      Hemos nasido pa ver once

      Erantzun honi
  • GARA egunkariak edizio berezia

    gara.net ¦ 2006-03-22 ¦ 13:40

    GARAk edizio berezia prestatu du. Usurbileko errotatiban jo ta su ari dira lanean, eta ordu laurden barru Donostiako kioskoetara iritsiko da 16 orriko egunkari berezi hau.

    Bizkaian arratsaldeko 16:00etan izango da egunkaria.

    Edizio berezia da, eta ematen du euskal komunikabide batzuk txukun egin asmo dutela kontu guzti hau.

    Erantzun honi
  • Albistea eta blogosferan esperimentua

    Jabi Zabala - sarean.com ¦ 2006-03-22 ¦ 13:51

    Duela ordubete pasatxo atera nuen albistea nire blogean, Technorati eta Aurki jarraituta esperimentu txiki bat egiteko asmoz. Artean ez zen inon ageri albistea euskal blogosferan. Hedabide tradizionalen online bertsioetan, berriz, bai. Erdarazko hiru erreferentzia ageri ziren ordurako Technoratin. Ordubete geroago dozena batzuk dira jada eta hiru euskarazkoak. nirea ez da oraindik ageri ordubete geroago eta Aurkin, berriz, oraintxe agertu da lehenengoa (hauxe).

    Blogosferak, eta euskal blogosferak kasu honetan, tresna azkarragoak beharko lituzke google news-ekin lehiatzeko (scoop batek eskatzen duen berehalakotasunari buruz ari naiz).

    Erantzun honi
    • Re: Albistea eta blogosferan esperimentua

      Kepa Diegez ¦ 2006-03-22 ¦ 14:47

      Ni ustekabean harrapatu nau, nahiz aspaldi xamarrean barruntatzen genuen. Espero dezagun zer edo zertarako balio izan eta Gure Euskal Herriak behin betiko bere nahia aurrera eraman dezan.

      Erantzun honi
    • Re: Albistea eta blogosferan esperimentua

      Aurki.com ¦ 2006-03-22 ¦ 15:24

      Aurkiko portadan badira zenbait aipu orain ETA eta suetenaren inguruan. Aurkiko Politika atala ez dago oso egokitua, hala ere. Aurki ez dago erantzun instantaneoetara prestatua, egia da. Baina nahiko modu automatikoan, merke samar dabil.

      Erantzun honi
    Erantzun artikulu nagusiari