|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Spencer Tunick Donostian: jendea behar da argazkirako biluzteko© cc-by-sa Sustatu ¦ 2006-03-21 ¦ 09:40 ¦ kulturaProcessblack blogariari esker jakin dugu Spencer Tunick datorrela Donostiara. Euskal Herrian lehenbiziko aldiz, bere argazki muntaia tipikoetako bat: milaka lagun kalean biluzik. Apirilaren 22an izango da eta bolondresak behar dira. Tunick-en lana artistaren webgunean ikus ditzakezu. Kalean, ingurune urbano batean, jendea biluzik, normalean etzanda. Donostian apirilaren 22an izango da, larunbatarekin, eskoletako Aste Santuko oporren amaiera aldera. Parte hartu nahi baduzu, izena eman behar duzu. 18 urtetik beherakoen kasuan, gurasoen baimena beharko da. Non egingo den argazkia Donostian, ez dute esaten, baina klik egiteko unean ingurura ez zaio inori hurbiltzen utziko, biluztera doana edo antolakuntzakoa ez bada. Donostiako ekitaldi hau COFF elkarteak antolatu du. Elkarte horren webgunean duzu informazio gehiago eta izena emateko aukera, gaztelaniaz eta ingelesez bakarrik; euskara ez da esistitzen Donostiako fundazio honentzat nonbait. Erantzunak#1. Re: Spencer Tunick Donostian: jendea behar da argazkirako biluztekoBihar ¦ 2006-03-21 ¦ 22:07Ez dakit nik azkenengo esan hau nondik atera duzun, zeren web horretan bertan euskaraz eman dut izena oraintxe bertan (http://www.coff.es/eu/tunick/formulario.php). Eta nabigatzen nabigatzen ibili naiz euskara aurkitu ezinik tunick zati horretan ezik.Horretan bai arrazoia zeurea. #2. Re: Spencer Tunick Donostian: jendea behar da argazkirako biluztekoSustatu ¦ 2006-03-22 ¦ 07:48Arrazoia duzu. Tunick-i buruzkoa euskaraz ere badago, ez COFF elkartearen webgunearen beste atalik. Barkatu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagokultura gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|