Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bloginfluence, tresna berria Euskal Herritik

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-03-17 ¦ 09:36 ¦ blogak

Gorka Julio Teketen blogari eta informatikari euskaldunak oso tresna interesgarria sortu du: Blog Influence, eta sarean jarri du hiru hizkuntzatan. Blog baten eragina neurtzen du zenbait parametrotan. Sustatu indartsu agertzen dela ematen du.

Publizitatea

Teketenek berak azaldu ditu bere tresnaren ezaugarriak artikulu honetan

Sartu zure blogaren helbidea, eta sakatu bilaketari. Zifra bat emango dizu Blog Influencek. Zenbat eta zifra altuagoa, influence handiagoa, eraginkorragoa izango zara.

Horra, konparazio batzuk, Gorka Juliok berak eginak:

  • Sustatu > 57721.6
  • IKTeroak 1223.6
  • Google Dirson > 85264 (Gaztelaniazko blog bat, Espainian entzutetsua, Miguel Cuestak Bizkaitik egina)
  • Mutilmedia > 557.2
  • irratia.com > 2044.5
  • Teketen > 1285.5 (Gorka Julio bera)

Neurketa honen balioa asmatzaileak berak komatxo artean jartzen du: Neurketa mota bat, saio bat, neurtzeko modu bat. Inoiz ez da izango egia absolutu bat(...) Gainera blogaren egilea(k) pertsona moduan duten eragina edo influentzia neurtzea gauza zaila da eta hori ez du egingo tresna honek.

Hala da, baina, Interneteko metrika lanetan dabiltzanek, azken batean, zenbakietan neurtzen dituzte gauzak, eta uste dugu saio baliagarria dela hau. Zorionak.

Erantzunak

#1. Re: Bloginfluence, tresna berria Euskal Herritik

oier ¦ 2006-03-17 ¦ 10:16

Akaso ez dut ondo ulertu nola funtzionatzen duen sistemak, baina iruditzen zait oso txukun ez dabilela, edo ez dela oso fidagarria. Izan ere, dantzan.com-ekin egin dut proba, eta joņo, zenbaki ederra lortu dugu: 616500096

Horrek zer esan nahi du, sustatuk baino 10000 aldiz influentzia handiagoa dugula? Eta Slashdot-ek (3612549.8) baino 100 aldiz handiagoa? Zerbait gaizki ulertuko nuen...

#2. Re: Bloginfluence, tresna berria Euskal Herritik

Teketen ¦ 2006-03-17 ¦ 12:38

Aupa oier.

Hori bug bat izango da. Batzuetan datu gutxi daudenean, edota aurkitzen ez dituenean (url-an errore bat?) 410000000 errore bat itzultzen du zenbaki moduan. Errorea dela zehaztu beharko dut jendea ez harritzeko :P

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea