|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Blogak 2.0 jardunaldia: web 2.0 delakoaren euskal panorama aztertzekoBlogak 2.0 ¦ 2006-03-07 ¦ 07:32 ¦ internetBlogak 2.0 jardunaldiak apirilaren 6an, osteguna, ospatuko dira Deustuko Unibertsitatean (Bilbo). Helburua, Web 2.0 aplikazioak garatzeko interesa dugun guztiok, elkar hobe ezagutzeko eta Euskadin Ekitaldi ezberdinen bitartez, honako gai hauek jorratu nahi dira Jardunaldietan:
Zein dira Jardunaldietara joateko arrazoiak? Honako hauek ezagutzera emango direlako:
Sektore honetako ikasle eta langileei Web 2.0 ezagutzeak, lan-munduan aplikatu daitezkeen ezagupenak eskaintzeaz gain, bakarka (edo kideekin) proiektu berri bat hasteko aukera handiak ere eskaintzen dizkie. WWWean komunikazio eta erlazio mota berriek ekimen berriak ezagutzera emateko benetako aukerak eskaintzen dituzte. Bestalde, Jardunaldi hauek, elkarrekin hartuko ditugun kafe eta lunch-en bitartez, Web 2.0an gabiltzan euskal parte hartzaileak elkar ezagutu eta sozializatzeko helburua ere badute. Horrekin, Euskadin bertan asmo handiagoko proiektuei ekiteko sinergiak bildu nahi dira. Helburuak
Proposatu aurkezpen batJardunaldietan ‘Web 2.0’arekin zerikusia duten proiektuen erakusketa bat egongo da; gai hauek jorratuko dituzte. Horregatik eskatzen dizkiegu, besteek haien esperientzien berri izatea nahi dutenei, ekimen hauetako laburpenak. Erakundearen zenbait pertsonek dokumentuak berrikusi eta ebaluatuko dituzte; eta Jardunaldiei balio gehiago emango dieten proiektuak aukeratuko dituzte. Laburpenen formatua: Laburpenek bi orrikoak izan behar dira gutxienez eta gauza hauek azaldu behar dituzte:
Dokumentuak martxoaren 23a (12:00) baino lehen "papers@blogak.org" helbidera bidali behar dira, eta PDF edo RTF formatuan egon behar dira. Martxoaren 27ean Jardunaldietan parte hartuko dituzten proiektuen zerrenda publikatuko da; geroago proiektuen arduradunek apirilaren 6an fisikoki aurkeztu beharko dituzte. |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|