|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal kasuak aztergai kazetaritza digitalari buruzko liburu bateanUsoa Agirre - Goiena ¦ 2006-03-02 ¦ 09:45 ¦ internetKazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua egiten ari dira atzo eta gaur Huescan (Aragoi). Kongresuaren harira liburu bat argitaratu dute: Analisis y propuestas en torno al periodismo, zenbait azterketa bilduz. Lan batzuek Uztarria eta Goiena.net aipatzen dituzte. Kataluniako Vilaweb, Galiziako Vieiros eta Goiena.net atari digitalak aztertu ditu Larrañagak. Hiru atariak informazio lokaletik globalera salto egiteko sortu ziren eta hizkuntza gutxituetan idatzita daude (katalana, galegoa eta euskara). Liburu osoa duzue PDFan helbide honetan. Goiena.net aipatzen duten atala laburtu dugu hemen: Tokiko hedabideak, herritarrengandik gertu
Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net
Hiru atarietan gizarteko elkarte edo mugimendu ezberdinen partehartzea ezinbestekoa da. Hizkuntza faktorea
Lokala globalean
Beste lan batzukLiburua gaztelaniaz da, baina beste kapitulu batzuk badaude euskal proiektu baten inguruan, Uztarria.com herri-kazetaritzarentzako leku bat euskal ziber-hedabideetan, Ainara Larrondoren lan bat. Javier Diaz Noci irakasleak beste lan bat dauka: Herri-kazetaritza komunitate elebidunetan: euskal kasua. Diaz Nocik eta beste batzuek, elkarlanean, Hego Euskal Herriko egunkarien Interneteko presentzia ere aztertu dute. Goragoko helbidean PDF formatuan aurkituko duzu liburua, baina testuari begiratuz, TXT formatu soileko bertsio bat ekarri dugu hona. Grafikoak falta zaizkio, hori bai, eta zenbait lanetan dexente dira (Diaz Nocirenean adibidez). periodig20060302.txt 863KB (883859 byte) Erantzunak#1. Uztarrian laburpentxo batSustatu ¦ 2006-03-02 ¦ 17:14Uztarria.com-en ere jaso dute kontu hau albiste batean. #2. Punset, kazetari digitalaSustatu ¦ 2006-03-02 ¦ 17:26Batzuek kritikatu egin dute Huescako biltzar honetan Kazetari Digital onenaren saria Eduard Punset ministro-ohiari ematea. Telebista programa publiko bat aurkezteagatik hau da saritua, blogak borborka daudne bitartean? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|