Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu

Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-02-20 ¦ 11:15 ¦ Blogak

Joan den ostiralean Donostian izandako Blogak eta Literatura mahainguruak ez du oihartzun handirik izan blogosferan. Bost blogari izan ziren mahaian, baina bertan izandakoaz ez du haietariko inork ezer idatzi. Bik, bederen, han esan zutena jaso dute: Markos Zapiainek eta, dialogo baten eran, Iban Zalduak Volgako Batelarien izenean.

Erref.: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia (www.eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia

markos zapiain ¦ 2006-02-20 ¦ 12:07

ni prestatu nituen apunteak txukundu eta, batxilergoko bigarren ebaluazio bete-betean gabiltzan arren, bihar eta etzi blogean sartzen ahaleginduko naiz

#2. Re: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia

sei ¦ 2006-02-20 ¦ 13:37

Nik interes bizia nuen baina ezinezkoa egin zitzaidan joatea. Lastima! Erabat harrituta nengoen: asteburu osoa solasaldiaren inguruko idatziren baten bila pasa eta ez dut ezer topatu inon!!!Beraz, apunte horien zain gelditzen naiz.

#3. Re: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia

patxi lurra ¦ 2006-02-20 ¦ 18:57

Iturrirenean be bai. (Erantzunak ikusi)

#4. Eremulauak.com-en ere gai honen inguruan!

Martin ¦ 2006-02-21 ¦ 13:27

Eremulauak.com atariko literatura atalean ere (http://www.eremulauak.com/atalak.php?page=lite) honi buruz ari dira... A ze polemika ezta?

#5. Re: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia

Sustatu ¦ 2006-02-22 ¦ 10:59

Katixa Agirreren blogean, komentario bat gaiaren inguruan

Erantzun artikulu nagusiari

Pil-pilean!

Erantzun gehien izan dituzten albisteak