Itzuli orri nagusira Bidali hau

Luistxo Fernandez, euskaltzain

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-02-20 ¦ 10:39 ¦ hizkuntza

Horixe proposatu du Joxe Arantzabalek Faroan. Odol berria behar duela esana du Andres Urrutiak eta Joxeren ustez Luistxok ekarriko luke. Artikuluan arrazoiak ematen ditu izendapen hau gauzatu dadin. Iritziak ere eskatzen ditu gaiaz: ados bazaudete proposamen honekin, utzi erantzun bat mezu honetan, eta adierazi garbi zuen iritzia.

Erref.: Luistxo Fernandez, euskaltzain (www.goiena.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Eta euskaltzain ona

Iban Arantzabal ¦ 2006-02-20 ¦ 11:29

Ondo legoke Internauta euskaldunak kontuan hartzea Euskaltzaindiak... Badago bai zer landu eta esparru honetan gero eta berba barri gehiagorekin egiten dogu topo... Egunkariaren lehenengo estilo liburua egiten jardutea ere demasa! Salto handia izan zen liburu hori kazetaritzarako.

#2. Re: Luistxo Fernandez, euskaltzain

Luistxo ¦ 2006-02-20 ¦ 13:05

Gainera, Julen Gabiriak dio neure blog berri hau dela Euskal Herriko blog literario bakarra. Eta dagoeneko, badirudi euskaltzain bat alde dudala: Faroan sinatu duen Serafin hori, neuk ezagutzen dudan Serafin Basauri bada, euskaltzain urgazlea dugu!

Entzun dut Iturgaitz prest dagoela bere eskumutur autonomoa deskuidoan eta enredando Estrasburgotik honantz luzatzeko botoarekin laguntzeko. Elektronikoa bada, bederen, irabazia dago aulkia! Euskaltzain izendapenetan bozketak online ORAIN!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea