|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Playa Grisen ez dago olaturik...Baleike - Baleike Kultur Elkartea ¦ 2006-02-15 ¦ 12:11 ¦ hizkuntzaAzkenaldian fama hartzen ari da Zumaia eta Getaria artean batzuek “Playa Gris” deitzen dioten tokiko olatua. Atzo izandako istripuaren ondoren, gainera, medio askotan atera da “Playa Gris” edo “Hondartza griseko” olatuaren berri. Horren aurrean, baieztapen bat egin nahiko genuke: Playa Grisen ez dago olaturik... Playa Grisik ez dagoelako. Gai honek lehendik ere kezka sortu zuen (ikusi hemen) eta orain, komunikabide guztietan azaldu denean, areagotzen ari da (ikusi hemen). Kontua da “Playa Gris” izena bertan aritzen diren surflariek jarritako izena dela, besterik ezagutzen ez zutelako. Baina toki horrek badu jatorrizko toponimoa, eta horri eutsi nahi genioke zumaiarrok: gure "zaharrek" leku horri "planeixa", "planeiya", "planeidxa" deitzen diote (“Planeria” idatziko genuke), eta ez legoke gaizki izenari eustea. Erantzunak#1. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Josu ¦ 2006-02-15 ¦ 15:38Hasi dira zuzenketak egiten. Surfisten erreferentziakoa den www.alaplaya.com webgunean zuzenketa onartu eta aurrerantzerako jatorrizko izenen erabilera aldarrikatu dute. #2. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Luistxo ¦ 2006-02-16 ¦ 08:25Orrua esaten zaion ingurua... toki bera da? Errebolloen haztegia dagoen leku hori, Azkizu azpian. Barkatu oso ezjakina badirudit, baina jakinmina dut. Eskerrik asko. #3. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Felipe ¦ 2006-02-16 ¦ 10:07Nik dakidanez, Getarian behintzat, betidanik Orrua deitu izan zaio kurba horretan dagoen hondartzatxoari #4. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...erdikotrontzo ¦ 2006-02-16 ¦ 11:31Bi gauza desberdin dira Orrua eta Planeria. #5. Zalantzak argitze alderagorka ¦ 2006-02-16 ¦ 11:36Orrua, Izustarri (Roca Puta ditxosozkoa) eta Planeixa (Playa Gris malapartatua) kilometro bateko tartean Zumaia eta Getaria arteko kostaldean dauden hiru leku dira. Zumaiatik aterata, erreboiloen haztegia dagoen bihurgune hori da Orrua. Handik 300 metro dagoen eskuinerantzako bihurgunea, Izustarri muturra; eta Izustarritik aurrera, Kamineroen aldapara arte, Planeixa. Gertu daude, baina hiru leku (eta olatu) ezberdin dira. #6. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Hernaria ¦ 2006-02-16 ¦ 12:29Baina surflariak kurba handi horretan ibiltzen dira, beraz Orruan (Orreagan) ez? #7. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...gorka ¦ 2006-02-16 ¦ 13:08Surflariak hiru lekuetan ibiltzen dira. Izustarrin eta Planerian askoz gutxiagotan, batetik, baldintza berezitan bakarrik altxatzen direlako olatu egokiak, eta, bestetik, oso arriskutsua delako leku horietan sartzea. Izustarriri zerbaitegatik esaten diote roca puta, eta Planerian Amatriain eta Agote izan dira lehenak, uretako motoaren laguntzarekin. #8. Zumaiako surf puntuakLuistxo ¦ 2006-02-16 ¦ 15:27Emandako azalpenekin, mapa sortu dut Tagzanian. Asmatu izana espero dut. Bestalde, horien gain-gainean dagoena Azkizu bada, Getariako udalerriaren terrenoa, behekoa Zumaia da? #9. Re: Zumaiako surf puntuakgorka ¦ 2006-02-16 ¦ 15:59Getariako udalerriaren mugak Zumaiako Santixo hondartzaraino iristen dira. Zehazki-zehazki ez dakit noraino, baina Zumaia irteeran dagoen tuneletik aurrera dena Getaria dela ziur. Zumaia aipatzen ari da egunotan erreferentzia bezala, berez aipatutako lekuak Zumaiatik gertuago daudelako. Baina getariarrak haserretu baino lehen, bakoitzari berea. (dena den, egoskor jarrita, olatuak ez daude ez Zumaiako ez Getariako lurretan...). #10. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Hernaria ¦ 2006-02-17 ¦ 09:03Getariarrok ohituta gaude horrelakoetara. Garai batean Balduino eta Fabiolaren argazkia agertzen zen kukumuxu aldizkarietan Getariako portuan euren itsasontzian sartzen, eta azpian horrela zioten: "Los reyes de Bélgica atracando su yate en el puerto de Zarauz"... #11. Re: Playa Grisen ez dago olaturik...Klaudio ¦ 2006-02-17 ¦ 13:36Aldiz, zumaitarrek Zumaian putetxerik ez zegoela zioten, Santixoko hondartzan zegoena Getariako lurretan zegoelako :-) #12. ETBrentzat baiJabi ¦ 2006-04-15 ¦ 15:25tira, argi geratu zelakoan... Gaur Teleberrin berriro Playa Gris esan dute. Baina noski, ikusita daukagunez, hauek ez dute Sustatu irakurtzen... #13. Re: ETBrentzat baiBennat ¦ 2006-04-16 ¦ 22:53Eta, bada, zergatik irakurri beharko lukete? ETBko kazetariek 9 orduko laneguna (edo izango dutena) ez ezik, beste bizpahiru ordu ere eman behar al dituzte egunero sareko blog guztiak irakurtzen, badaezpada ere haientzako mezurik ote dagoen ikusteko? ETBko kazetariei zer edo zer jakinarazi nahi badiezu, bidaliezu e-postaz, edo gutunaz, edo nahi duzun eraz, eta ikusi nola akatsa ez dutela gehiago egingo, edo, behintzat, akatsik ez egiten saiatuko direla. #14. Re: ETBrentzat baiJabi ¦ 2006-04-17 ¦ 15:06Kazetariak, berdin dio non idazten duen, informatzeko informatuta egon behar dute. Printzipio orokorra da eta sarritan horren falta sumatzen da komunikabideetan. Besteak beste Iturriak kontrastatzea eta hizkuntza egoki erabiltzea dira gauzak ondo egiteko kazetariak jarraitzen ahalegindu behar diren irizpideak, ahal duen neurrian. #15. Re: ETBrentzat baiBennat ¦ 2006-04-17 ¦ 16:20Erabat ados, kazetariaren ardura da informatua izatea, gero besteoi informatu ahal izateko. Baina gauza bat izan behar dugu kontuan, sarean blog ugari dagoela, eta euskal blogosferan badagoela blog handi, garrantzitsu eta interesante asko. Beraz ezin dugu haientzako mezu bat idatzi irakurriko dutelako esperantza izanik. Hain zuzen, blog asko dagoelako, eta sinetsi azken egunotan hiru orritan bederen ikusi dudala nola ETBko langilei leporatzen dieten euren blogak ez bisitatzea. #16. Feedback-a da kontuaJabi ¦ 2006-04-17 ¦ 18:27Aizu Bennat, ez dut ETB eta EITBren inguruan gehiago jardun nahi, azkenean emango baitu tematuta gaudela eurekin. Ez, baina eztabaidetan argudioak ematea gustatzen zait. Feedbackerako bide ofizialak bertan topatzen ez direnean eta daudenak eraginkorrak ez direnean normala da norberak eskura duen bozgorailua erabiltzea (blog pertsonala edo Sustatu edo...). #17. Jakinaren gaineanBaleike Kultur Elkartea ¦ 2006-04-18 ¦ 11:17Neurri batean arrazoi duzu, Bennat, kazetariek denera iristea ezinezkoa dutela esatean. Halere, kontua da Baleike kultur elkartekook prentsa-ohar bat prestatu eta hedabide garrantzitsuenak jakinaren gainean jarri genituela, EITB tartean zela, noski. Diario Vascok, gutxienez, "también denominada Planeixa" jartzen du. ETBn hori ere ez. #18. Re: Jakinaren gaineanJosu ¦ 2006-04-18 ¦ 13:59Nik aurrekoan Ibon Amatrainei buruz hitz egiten entzun nuen Gaur Egun-en, eta han Planeixari buruz aritu ziren. #19. Re: Jakinaren gaineanBennat ¦ 2006-04-18 ¦ 21:18Hedabideak ohartarazi badituzue isildu egingo naiz horren harira, egin beharreko lana egin baituzue, baina Josuk dio ETBn Planeixa entzun duela inoiz, ta orduan ez dakit zilegi izango den akatsari zalaparta ematea eta ondo egin dutena isilaraztea. Ez gaitezen hain tematsuak izan, denon osasunaren onerako. #20. Re: Jakinaren gaineanJoan ¦ 2006-04-18 ¦ 22:39 Adarretatik joan gabe arazoa da bai EITBk bai gaztelaniazko komunikabideek orokorrean ez diotelako inolako errespeturik ez euskarazko jatorrizko toponimiari ezta toponimikoen grafia ofizialari. El Correo-k "Vizcaya" idazten duen herri hontan mediak ez du oraindik onartua Barakaldo, Zierbana, Santurtzi, Gipuzkoa edo Bizkaia direla hitz ofizial bakarrak. "Gipuzkoa Donostia Kutxa" berak erabili egiten du "Guipúzcoa" gaztelaniazko bertsioan, hain zuzen ere ofizialki existitzen ez den grafia batean. #21. Re: Jakinaren gaineanBaleike kultur elkartea ¦ 2006-04-19 ¦ 11:05"Bestalde, badut galdera egiteko, erantzuna jakin ez dakidalako, eta ez zaurian ozpina bota nahi dudalako. Zein da hondartza horren izen ofiziala? Ez diot jatorrizkoa, ezta izen euskaldunena zein den, baizik eta ofiziala" #22. Berriro ere, bihar ere Playa GrisJabi ¦ 2009-11-24 ¦ 21:103 urte beranduago, "marmotaren teleberria" ikusten dugu, toponimiari dagokionez, berriro Playa Gris gora eta behera Teleberrin... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|