|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet haur bat adoptatzeko arrazoiakLorea ¦ 2006-02-02 ¦ 09:22 ¦ bestelakoakNire buruari galdetzen diot zeintzuk ote diren haur bat adoptatzeko arrazoiak Askotan entzun izan ditut elkartasuna, miseria, pobrezia, beharra, maitasuna eta horrelako hitzak. Hitz hauek haur baten bizitzari lotuta entzun izan ditut. Hain zuzen ere adopzioan hartzen diren haurrei lotuta. Horregatik nire buruari galdetzen diot, ume bat adopzioan hartzen denean, zerbait salbatzearen sentsazioa ote du jendeak? bizitza hobeago bat eskeintzeko ahalmena dutela pentsatzen ote dute? zer da beraientzat haur hori eskuratzea? ..... Azken finean, zeintzuk dira haur bat adoptatzeko benetako arrazoiak? Erantzunak#1. Modu ortodoxoaren berdinakmetaltrainer ¦ 2006-02-02 ¦ 09:29Nire ustez, normalean modu estandarrean haurrak ekartzearen arrazoi berdinak dira. Bai, izango dira Afrikara turismo egitera joan eta kaleko haurrak adoptatu dituztenak, baina hori ez da kasu orokorra izaten. Zergatik izango zen desberdina? #2. Re: haur bat adoptatzeko arrazoiakJuan Luis ¦ 2006-02-02 ¦ 11:42> zerbait salbatzearen sentsazioa ote du jendeak? bizitza hobeago bat eskeintzeko ahalmena dutela pentsatzen ote dute? zer da beraientzat haur hori eskuratzea? ..... #3. Re: haur bat adoptatzeko arrazoiakxabier Etxaniz Rojo ¦ 2006-02-02 ¦ 11:42Zeintzuk dira haur bat mundura ekartzeko arrazoiak? galdera erantzun eta hortxe aurkituko dituzu haur bat adoptazteko benetako arrazoiak. #4. ARRAZOIA, BAKARRAainara ¦ 2006-02-02 ¦ 19:18Zeintzuk diren haurra adoptatzeko arrazoiak? Arrazoia bakarra da: haurra izateko nahia, gogoa edo desioa. Ez du asko axola aurretik beste haur bat izan duzun ala ez, edo izateko gai zaren ala ez, azken finean, haur bat nahi duzula da kontua. Haurra nahi izatea, haurra edukitzeko gogoa sentitzea edo haurra desiratzea norberarengan dagoen gauza da. Berdin da zein aitzakiarekin hartutako erabakia den; elkartasuna, miseria, pena, pobrezia, beharra, maitasuna, arazo biologikoak… azpian dagoen helburua bakarra da: norberarengan dagoen haurra izateko nahi, gogo edo desio hori asetzea. #5. Adoptatzeko arrazoi eta arazoen inguruanisabel ¦ 2006-02-02 ¦ 19:33Adopzioa egiteko arrazoirik nagusiena familia osatzea da. Baina, adopzioa egiteko izapideak betetzea oso zaila da: 25 urte izatea, haurra baino 14 urte gehiago edukitzea, egoera ekonomiko apartekoa edukitzea, eta gainera, administrazioak “oniritzia” ematea. #6. Ez dago arrazoi bakarraiker ¦ 2006-02-03 ¦ 08:54Ez dut uste arrazoi bakarra dagoenik, bakoitzak berea izan dezake, seme biologikoak edukitzerakoan arrazoiak bakarrak ez diren moduan. 5 urte inguru daramatzat adopzio munduan murgilduta, eta adoptatzaile askorekin izan dut harremana eta arrazoi desberdin asko ikusi ditut: batzutan antzutasunak bultzatzen ditu gurasoak, bestetan biologikoak izatea baino adoptatzea nahiago izateak, bikoterik ez eta guraso izan nahi dutenak ere badaude, baita gay eta lesbiana bikoteak ere, umeei bizi hobea eman nahi diotenak, edo baita modan dagoelako adoptatzen dutenak ere. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|