|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Elurretako argazkiak: elurra2006Sustatu.com ¦ 2006-01-27 ¦ 09:30 ¦ ingurumenaElur egunak aukera ona izaten dira argazkizaleentzat. Haientzat deialdia: gaurko argazkiak elurra2006 etiketarekin kargatzen baditugu Flickr-en? URLA:http://flickr.com/photos/tags/elurra2006 Erantzunak#1. Re: Elurretako argazkiak: elurra2006Sustatu ¦ 2006-01-27 ¦ 09:54Kasualitatea! Flickr-en konponketa lanetan dihardute eta tag edo etiketa agregazioak ez du funtzionatzen une honetan. Hala diote: We're upgrading! Most search subsystems will be offline for improvements from 11pm-2am Pacific. Euskal Herriko goizeko 11etan konponduko omen da, beraz. Baina, egon badaude jada etiketa hori duten argazkiak... #2. Harrituta Flickr gunearekin, gaindituta omenptx ¦ 2006-01-31 ¦ 10:23Elur egunetako argazkiak igo gura nituen Flickr gunera, eta hara non neure harridura, ezin dut. Argazki kuota gainditu didala adierazten dit. Eta beste hileetan baino argazki gutxiago igo ditut gainera. Zertan da Flickr guneko kuota? Ba al daki inork. Nik ez ditut argazki asko igo orain arte, baina gaindituta omen. Inor azalpenik emateko moduan balego, eskertuko nioke. Oso ekimen txalogarria iruditu zitzaidan elurra2006 etiketatzearena. Euskaraz horrelako guneetan eragitea garrantzitsua delakoan, bisibilitatea irabaziko genuke horrela. Basque Country eta basque (eu) bagara zerbait sarean, apurka apurka. Gehiago elurra ari duenean. Amets finlandiar bat, beste bat. #3. Re: Harrituta Flickr gunearekin, gaindituta omenLuistxo ¦ 2006-01-31 ¦ 10:49Hogei mb hilean, hori da kuota. Ez dakit gainditu duzun, hilabete hasieran zerora jartzen dute kontadorea. Edonola ere, Patxi, zure Flickr kontuak badu arazo bat beste batzuetan ere ikusi dudana. Zuk tag bat jarri, baina ez agertzen tag agregatuetan. Ez dakit zergatik izan daitekeen, baina lanean gure enpresak duen kontuari ere berdin gertatzen zaio. Berdin da ze etiketa jartzen dugun, ez da agertzen etiketa metatuetan. Zergatik? ez dakit, ze CodeSyntax-ena pro kontua da, eta zurea ez... eta beste batzuen pro kontuetan zein arruntetan, ondo metatzen dira tagak. #4. Etiketak ageri ez direnez...ptx ¦ 2006-01-31 ¦ 13:53Bai, horretaz aspaldi jabetua nago. Nik etiketatutako argazkiak, ez ditu aintzat hartzen Flickr honek. #5. Re: Elurretako argazkiak: elurra2006Sustatu ¦ 2006-01-31 ¦ 10:53Tarte batean bederen, asteko tag erabilienen artean egon da Elurra2006 Flickr-en. Irudi honek gorde du unea. Tag erabilienen artean egoteak, spam-a ere ekarri du. Jende batzuk Flickr-eko tag erabilienei begira egoten dira, beren argazki edo mezuak tag horrekin etiketatzeko, gaiarekin zerikusirik ez badute ere. Halakorik aurkitzen baduzu, irudiaren aldameneko zutabean aurkituko duzun Flag this photo as may offend loturan klik egin dezakezu, spamatzailea zigortzeko. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoingurumena gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|