|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanSustatu.com ¦ 2006-01-25 ¦ 09:24 ¦ internetLehen ere egin izan dugu honen inguruan kanpaina. Badakizu zein den zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia? Badakizu euskaraz ala erdaraz ari zaren? Sustatuko erabiltzaileen hizkuntza aukera nagusiak
Zuk zer daukazu aukeratuta?Froga azkarra da, helbide honetara joanez: Nabigatzailea euskaratu Zertarako behar dugu hau?
Konfiguratzen zaila da? Programaren bat instalatu behar?EZ Oso gauza erraza da, ez duzu minutu bat ere egingo. Behar duzun informazio guztia hemen: Nabigatzailea euskaratu Erantzunak#1. %5 galdu hori......Ander ¦ 2006-01-25 ¦ 10:20%5 hori finlandiarra, italiarra edo iparraldeko despistatuak ote? nik uste ezetz. #2. Re: %5 galdu hori......Sustatu.com ¦ 2006-01-25 ¦ 10:31%5 hori denetik da. Gehien dituena frantsesa, baina hala ere %1 baino gutxiago. Bai, normalean despistatu asko dira (Brasilgo portugesa, italiarra, alemana, eta abar) #3. Re: %5 galdu hori......iñigo m. ¦ 2006-01-27 ¦ 14:37Ni ere talde horretan nago, Firefox euskaraz erabili bai, baina jakin barik hizkuntza legez gaztelera nuen aukeratua. Orain zuzenduta daukat hori. #4. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanatxukale.com ¦ 2006-01-30 ¦ 17:49Guk ere kanpainan parte hartzea erabaki degu. Horretarako www.atxukale.com webgunean nabigatzailean hautatutako hizkuntza gaztelania denean, euskerara aldatzeko gonbita egiten degu. #5. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanInaki ¦ 2006-09-22 ¦ 07:16eta OPERA-n? nola alda daiteke? #6. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanInaki ¦ 2006-09-22 ¦ 07:30Barkatu nik neuk aurkitu dut. #7. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanBelen ¦ 2006-12-04 ¦ 19:56Ba nik Safari izeneko nabigatzailea dut eta ez dakit nola aldatzen zaion hizkuntza lehenetsia. #8. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanjoxe ¦ 2006-12-04 ¦ 20:01> Ba nik Safari izeneko nabigatzailea dut eta ez dakit nola aldatzen zaion hizkuntza lehenetsia. #9. Re: Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sareanMartintxo ¦ 2007-09-18 ¦ 11:51Kaixo, eta eskerrik asko abisatzeagatik. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|