Teknologia albisteak
9

Sustatuko erabiltzaileen %60 gaztelaniaz ari da sarean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.com
2006-01-25 : 10:01

Lehen ere egin izan dugu honen inguruan kanpaina. Badakizu zein den zure nabigatzailearen hizkuntza lehenetsia? Badakizu euskaraz ala erdaraz ari zaren?

Sustatuko erabiltzaileen hizkuntza aukera nagusiak

Sustatuko erabiltzaileen hizkuntza aukera nagusiak

  • Gaztelaniaz: %60
  • Euskaraz: %25
  • Ingelesez: %10

Zuk zer daukazu aukeratuta?

Froga azkarra da, helbide honetara joanez: Nabigatzailea euskaratu

Zertarako behar dugu hau?

  • Zure interesa delako: zenbait webgune eleanitzetan automatikoki azalduko zaizu edukia euskaraz.
  • Euskararen interesa delako: estatistikak ateratzen dira han eta hemen, eta normalean euskaldunak espainol eta frantsesen mozorroaz azaltzen gara. Ez gara existitzen!

Konfiguratzen zaila da? Programaren bat instalatu behar?

EZ Oso gauza erraza da, ez duzu minutu bat ere egingo.

Behar duzun informazio guztia hemen: Nabigatzailea euskaratu

Erantzunak

Ander
2006-01-25 : 11:20

%5 hori finlandiarra, italiarra edo iparraldeko despistatuak ote? nik uste ezetz.



firefox euskaratua darabilgun askok ez diogu hizkuntz ezarpenari jaramonik egin euskara aukeratua dugulakoan. Zoritzarrez ez da horrela. Hizkuntz ezarpenak hutsik ageri dira eta beraz %5 horretako partaideak izatera joan gintezke.



Ez du lanik suposatzen eta sustatuk proposatutakoa sustatuz nik benepein jarri dut euskara nire hizkuntz ezarpenean.



Animo!

Sustatu.com
2006-01-25 : 11:31

%5 hori denetik da. Gehien dituena frantsesa, baina hala ere %1 baino gutxiago. Bai, normalean despistatu asko dira (Brasilgo portugesa, italiarra, alemana, eta abar)

iñigo m.
2006-01-27 : 15:37

Ni ere talde horretan nago, Firefox euskaraz erabili bai, baina jakin barik hizkuntza legez gaztelera nuen aukeratua. Orain zuzenduta daukat hori.

atxukale.com
2006-01-30 : 18:49

Guk ere kanpainan parte hartzea erabaki degu. Horretarako www.atxukale.com webgunean nabigatzailean hautatutako hizkuntza gaztelania denean, euskerara aldatzeko gonbita egiten degu.


Inaki
2006-09-22 : 09:16

eta OPERA-n? nola alda daiteke?

Opera 9.01 bertsioa daukat

Inaki
2006-09-22 : 09:30

Barkatu nik neuk aurkitu dut.

Herramientas - Opciones - General (beheko partian)



milesker

Belen
2006-12-04 : 20:56

Ba nik Safari izeneko nabigatzailea dut eta ez dakit nola aldatzen zaion hizkuntza lehenetsia.

joxe
2006-12-04 : 21:01

> Ba nik Safari izeneko nabigatzailea dut eta ez dakit nola aldatzen zaion hizkuntza lehenetsia.



Aupa Belen:



Zure kasuan, sistema osoaren hizkuntza lehenetsia aldatu behar duzu: horretarako, "Preferencias del Sistema" aplikaziora joan behar duzu (Sagarreko menutik), eta hor "Internacional" atalean, Euskara jarri gazteleraren gainetik.





Euskara zure aukeren artean ez badago, "Editar lista" botoiari sakatu eta hortxe aurkituko duzu euskara gaitzeko aukera.

Martintxo
2007-09-18 : 13:51

Kaixo, eta eskerrik asko abisatzeagatik.



Nik normalean Elinks (http://elinks.cz/) textu moduko nabigatzailea erabiltzen dut. Pixkat arraroa da, baina joaten da azkar-azkar :-D. Debian GNU/Linux S.O.tik.



Elinks hizkuntzaren opzioa aldatzeko:



Goiko Menu -> Configuración -> Gestor de Opciones (edo "o" tekla sakatu).



Option Manager lehio barruan: Protocols -> HTTP:



- Send Accept-Language header: eu

- Use UI language as Accept-Language: 0



Badakit pixkat arraroa da prozesu osoa, baina nabigatzailea ere horrelakoa da :-P.



Ondo izan. Martintxo.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago