Itzuli orri nagusira Bidali hau

Bloga, bloga, marinela

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2006-01-12 ¦ 09:17 ¦ blogak

Olegario Makarrovskiren boga bezala Xabier Mendiguren Elizegiren artikulua Jakin-en, blogei buruzkoa: Horra modako hitza: bloga. Ez hitza bakarrik: sarearen barruko txoko pertsonal horiek gorakada dexentekoa izan zuten 2004an, eta 2005a egundokoa izan da. Bai munduan eta baita Euskal Herrian ere. Euskarak atzerapenik gabe harrapatu duen lehenengo iraultza komunikatibo eta teknologikoa dela esaten dute.

Erref.: Bloga, bloga, marinela (www.eibar.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Bloga, bloga, marinela

Jose Felix Diaz de Tuesta ¦ 2006-01-12 ¦ 16:33

Euskarak atzerapenik gabe harrapatu duen lehenengo iraultza komunikatibo eta teknologikoa omen da bloga. Horri buruz bi gauza esango nituzke. Bata, blogarena ez dela, nire ustez, euskarak garaiz harrapatu duen lehen iraultza komunikatibo eta teknologikoa. Agian oker nago, baina autoedizioaren eskutik etorri zen iraultza komunikatibo-teknologikoa garaiz hartu zuen euskarak. Tokiko euskarazko komunikabideak, behintzat, garaiz sartu ziren "tren" horretan eta aurrea hartu zioten gaztelaniari. 1987-2000 aldian hainbat herritan sortu ziren euskarazko aldizkariak, lekuko (aldizkarion tirada, guztira, 130.000 alekoa zen, zenbakiko). Bestetik, ezin da ukatu blogek (euskaraz egindako blogek, alegia) duten indarra. Hala ere, iruditzen zait oraindik ere oso fenomeno minoritarioa dela, beste herri eta hizkuntzetan bezala. Dena dela, bejondeigula, Blogen iraultza komunikatiboaren hasieran ez ote gauden nago eta.


Olegario Makarrovskiren "boga":http://kaiolumazikinez.blogspot.com/ bezala Xabier Mendiguren Elizegiren "artikulua":http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/358 Jakin-en, blogei buruzkoa: *Horra modako hitza: bloga. Ez hitza bakarrik: sarearen barruko txoko pertsonal horiek gorakada dexentekoa izan zuten 2004an, eta 2005a egundokoa izan da. Bai munduan eta baita Euskal Herrian ere. Euskarak atzerapenik gabe harrapatu duen lehenengo iraultza komunikatibo eta teknologikoa dela esaten dute.*
> URLA:http://www.eibar.org/blogak/mendiguren/358

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz