Interneteko albistegia

Musika arraroa eta kopileftatua, gaur iluntzean Bilbon

Sustatu | Musika | 2005-11-23 : 13:11

Leioako Hacklab-ean audiolab musika ikastaro batean dabiltza. Gaur, saio hori amaitzean, Bilbora doaz lau artista beren musika arraroa (hala diote) eta librea jo edo/eta pintxatzera. Tartean, Bilboko Mattin eta Berako Xabier Erkizia. Gaur asteazkena, 20.30etan, Cortes kaleko 29-31, 3. solairua. Nahi baduzu, USB txiskero batekin bazoaz, kontzertua poltsikoan grabaturik etxeratuko zara.

Erreferentzia: http://www.mail-archive.com/copyleft-eu@listas.sindominio.net/msg00376.html

Erantzunak

USB Txiskeroa? | 2005-11-23 : 17:04 | #1

USB txiskero bat? Non aurkitu daiteke horrelakorik?

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu