|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Fon, mapak, Martin Varsavsky eta guEneko Astigarraga eta Luistxo Fernandez - CodeSyntax ¦ 2005-11-17 ¦ 08:27 ¦ EnpresaZiztu batean igaro zen atzo Donostiatik Martin Varsavsky, FON enpresa proiektuaren sortzailea. Aste honetan estreinatu du Fonek gune ofiziala, deskargarako softwarea eta, besteak beste, mapen aplikazio bat, Euskal Herriko bi enpresen artean egina: CodeSyntax eta Alianzo Networks. Zera da Fon: wifi puntuen arteko sare difuso bat, etxean interneteko banda zabala jasotzen dutenen artean osatuak, nork bere etxetik haririk gabeko routerren bidez hedatua etxeko leihotik iristen den lekura, 50 metrora edo... Boluntarioak gehitzen badira, batzuk Linus espiritu librearekin, eta besteak Bill goitizenarekin tarifatxo batzuekin banda zabal hori alokatzeko asmoarekin, sare handi bat sor daiteke, hiriz hiri. Irismena globala izan daiteke, benetan ideia puzten bada, eta erabilpen nagusiak wifi-telefonia (ia doakoa), eta konexio librea Internetera toki askotatik, doan edo oso oso merke... Ideia marketing lotsagabe samarrarekin ari da saltzen Martin Varsavsky. Donostian ere bi ekitalditan propaganda hori agerian utzi zuen atzo. Donostian esandakoakDeustuko Unibertsitatean, ESTEn , egin zuen agerraldian egon ginen eta Europatik egin duen biratik apur bat nekatuta bazetorren ere, Varsavskyk komunikatzaile ona dela erakutsi zuen. Erdi enpresa erdi GKE bezela aurkeztu zuen FON mugimendua. Ez dago argi horrela izango den azkenean, baina enpresa munduan berritzaileak diren zenbait ideia ditu inplizituki FON proiektuak. Internet sarearen indarra hasiera hasieratik erabiltzea, blogak marketinerako, giza baliabiden kudeaketa eta aukeraketarako, edo enpresa aliantzak eta estrategiak sortzeko, esate baterako. Jazztel edo ya.com enpresetan publizitatean gastatu zuen dirutza gastatu beharrean, gaur egun blogosferak eskeintzen dituen aukerak aprobetxatzen dituela oraingoan - hemendik 30 urtera publizitatea desagertu egingo dela iragarri zuen -, eta Internetek sareak sortu eta garatzeko aprobetxatu beharra dagoela azpimarratu zuen Varsavskyk. Entzule baten galderari erantzunez, FON-entzat etorkizuneko bi eszenategi aurreikusten dituela esan zuen:
Bukaeran, FON mugimenduan parte hartzera animatu zuen gendea eta oso interesatuta agertu zen jendearen artean, elastikoak eta txapak banatu zituen. Maltzurkeria ala iraultza soziala?Benetan ideia iraultzailea eta irekia den, eztabaida dago hor, Barrapunton eta beste toki batzuetan (Sustatun ere argitaratu zen zerbait). Ez ote engainu bat, Varsavskyk berriz pelotazo bat jo dezan? Aurretik ere aberastu zen gizon hau bere proiektuekin: Jazztel telefono konpainia eta Ya.com Internet ataria. Bietan diru asko irabazi zuen Varsavskyk: enpresa bideragarriak ote diren, zalantza dago oraindik. Enpresariaren helburua, duda barik, dirua egitea da, eta egin, egin daiteke... agian! Eta eredu ireki batekin ere gerta daiteke hori: gardentasuna marketinga da, baina baita proiektuaren esperantza: jendeak osatuko du sarea, eta jendeari onura pertsonala ekartzen dion heinean funtzionatuko du. Onurarik ez badago boluntario horientzat, ez du funtzionatuko. Mapak egitenBitartean, harekin untzi honetan gabiltzanok nolatan honetan? Webdosbeta izeneko bilera batean egon ziren CodeSyntaxeko bi lagun urrian: Han aurkeztu genuena, Tagzania, interesatu zitzaion Varsavskyri, eta berak ere mapak behar zituela argi samar zegoen. Bost minutu hitz egin genuen orduan Martinekin. Mezu pare bat trukatu genituen hurrengo 48 orduetan, eta hala, beste lagun batzuekin batera, mapak egiten geniharduen konturatu orduko... Espainiarako aplikazio bat da egindakoa (hau, Tagzania ez bezala, euskaraz ere bai hastepenetik), eta ikusiko dugu jarraipenik duen beste herrialde batzuetarako. Varsavskyrekin, Fon-ekin eta mapa hauekin, proiektu guztiekin bezala, etorkizuna irekia dago. Informazio gehiagorako, jarraitu ditzakezu Varsavskyren blog pertsonala eta FON proiektukoa (biak elebidunak, ingelesez eta gaztelaniaz). maps.fon.com aplikazioko mapei dagokienez, probisionalak dira oraingoz... Joango dira hobetzen. Erantzunak#1. Re: Fon, mapak, Martin Varsavsky eta guJose del Moral (Alianzo) ¦ 2005-11-17 ¦ 08:53Ni ustez, Fon arrakasta haundi haundia izango da. Inbertsioa oso gutxia da eta arreta asko lortu du. Garai honetan, arreta ekononmi batean, garrantzitsuena da jenderik harrapatzea. Eta Varsavsky-k oso ongi egiten ari da, Alianzo eta CodeSyntax-en languntzarekin ;-) #2. Wi-Fiaren iraultza gertu dago, diote IKTeroekSustatu ¦ 2005-11-17 ¦ 09:13Ordiziako IKTeroek artikulua idatzi dute haien blogean. Optimistak ageri dira. #3. Bi galderajolaus ¦ 2005-11-17 ¦ 10:06IKTerook aspalditik darabilgu buruan gure wi-fia ordiziarrekin partekatzeko ideia baina ez dugu izan oso garbi nola gauzatu proiektua. Agian FONek konpondu dezake arazo hau. Kontua da gure ikastolako bi eraikinak herriko bi muturretan aurkitzen direla eta bien arteko komunikazioa ahalbidetzeko wi-fi sistema erabiltzen dugu, teilatu bietan antena bana kokatuta ditugularik. Eraikin hauen kokapena dela eta (herri osoa dugu begibistan) gure wi-fi konexioa herri osora hedatzeko aukera paregabea dugu baina ez dakigu nola jokatu. Zuen artikulua irakurrita bi galdera otu zaizkit:
#4. Re: Bi galderaLuistxo Fernandez ¦ 2005-11-17 ¦ 10:37Sustatuko beste irakurleren batek eman diezazuke detailerik agian, baina CodeSyntax ez gara FON. Haien hornitzaile gara mapen kontuan, ez gehiago. Zuzendu zaitez haiengana beren web edo blogetik. Feedbacka eta ideiak interesatzen zaizkiela jakin badakigu. #5. Re: Bi galderaMikel ¦ 2005-11-17 ¦ 16:03
#6. Re: Bi galderajolaus ¦ 2005-11-17 ¦ 18:32Bete betean asmatu duzu zein den gure egoera. Eraikinen kokapena dela eta gure konexioa gure bezeroekin partekatu nahi eta ezin. Beno ba, hilabete batzuk itxaron beharko ditugu WiMAX berria erabiltzeko moduan egon arte. #7. Varsavsky eta MCCko CanceloSustatu ¦ 2005-11-22 ¦ 07:56Varsavsky ESTEn egon zen ekitaldi berean Antonio Cancelo MCCkoa ere egon zen. Bien hitzaldien konparaketa, eta kontakizun polita ematen du Eneko Astigarragak bere blogean Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoEnpresa gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|