SIDAR eta W2i topaketen egun teknikoa
| Internet | 2005-11-08 : 23:11
Gaurkoan gai teknikoak jorratu dituzte Bilbon ospatzen ari diren SIDAR eta W2i topaketetan. Biharkoa, ondorio eta bukaera eguna izango da, eta Solidaritate Digitalaren aldeko Bilboko Goi-Bilerak hartuko du txanda.
Atzoko arazoak konponduta, gaur pasahitzen hasierako "u" hizkia kendu eta, arazorik gabe, Euskaltelen Banda Zabalerako sarbidea izan dugu Euskalduna Jauregian.
Luzea litzateke ponentzia tekniko guztiak azaltzea eta horregatik topaketen webguneetara jotzea gomendatzen dugu.
- SIDAR jardunaldiak: www.jornadas.sidar.org eta erreferentzia gehiago Sustatun: SIDAR-Sarbide Unibertsalaren IX. Jardunaldiak Bilbon
- W2i jardunaldiak: www.w2idigitalcitiesconvention.com eta erreferentzia gehiago Sustatun: W2iko Hiri Digitalen 4. konbentzioa Bilbon
Dena den, blog batzuetan topaketen berri aurki dezakegu. Adibidez, Ana Núñez-ek SIDAR topaketaren pare bat ponentzia komentatu ditu La Cocteleran:
- El diseño del Metro de Bilbao: DCU+ROU+facilidad de acceso
- Accesibilidad para usuarios con discapacidad auditiva.
- Vodafone por la No Dependencia y Euskadi.net por la Usabilidad
edo Blog Posible blogean
- Mundo web sin barreras mezua aurkitu dezakegu.
eta batzutan argazki batek ponentzia bat laburtzen du:
- Kataluinako esperientziatik ateratako ondorioak Divona - Flas10.com -en iritziz.
Seguruenez, gehiago ere izango dira. Bestalde, argazki batzuk hemen :
SIDAR topaketan entzule asko zegoelako arratsaldeko tailerrak bitan zatitu eta errepikatu egin dituzte. Hau da, txostenemaileek bi aldiz aurkeztu dituzte ponentziak eta, ondorioz, oso nekatuta bukatu dute ponente askok. Batez ere nekatua ikusi dugu Claudio Segovia argentinarra, jet lag edo ordu aldaketaren eraginez.
Aldiz, w2i topaketetan, jende gutxi zegoelako eta antolakuntza lanak errazteko, hasieran aurreikusitako hiru lan-taldeak (case study panels) batu egin dira eta azkenean bitan geratu dira: konektibitatea landa eremuetan garapen soziekonomikorako eta bizitza kalitatea hobetu hiriguneetan. Interesgarriak biak.
Topaketetan entzundako flash txikiak:
- Internet Explorerrentzat webguneak egiteak ez du irisgarritasuna eta sarbide unibertsala bermatzen
- Haririk gabeko sareak hirien metabolismoa aldatzen dute eta hirien arkitekturan eragiten dute.
- Landa eremuen biziraupena eta garapenerako Banda Zabaleko wi-fi konexioak, garai bateko errepideak, argi-indarra edo ur azpiegiturak baino garrantzitsuagoak dira gaur egun
- eduki irisgarriak Ezagueraren Gizartean ezinbestekoak diren hezkuntza, formakuntza eta Etengabeko ikaskuntza bideratzen dituzte
- urte gutxiren barruan, Wimax doakoa izango da
eta askoz gehiago.
Dagoeneko zenbait behin behineko ondorio prest da.



Sustatu | 2005-11-10 : 00:29 | #1
Sustatun kontatu dugunataz aparte, gutxienez euskarazko beste blog bat aurkitu dugu Bilboko SIDAR jardunaldiei buruz hitz egiten: Google eta web irisgarritasuna artikulua, Google Web Posizionamendua blogean.