|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Gerardo Markuletaren iritzia: Blog-blog-blogSustatu - Asteleheneko Goienkaria ¦ 2005-10-24 ¦ 12:05 ¦ blogakGaztelumendiren iritzi bat hizpide hartuta iritzi artikulua atera da gaurko Asteleheneko Goienkarian. Esaten du, esaterako: “Edonor izan daiteke blogari, edonork irakur edo idatz ditzake. Zeinen jatorra, demokratikoa, zeinen guai den” Gaztelumendiren esan hauek hartu eta tira egin die Gerardo Markuletak: GaztelumendikSinestu ezinik nago Lauaxetak zenbat laudorio, zenbat omenaldi jaso dituen. Baina nork irakurri du inoiz Lauaxetaren poema oso bat? Gure herriko hamaika gizon ari dira poetari kantuan. Diskoa ez zait asko gustatu. Agian, oraingo bakarlariak ez zaizkidalako interesgarri egiten. Dena da keinua, planta. Itxura larregi hartuta dago gure kantagintza. Gutxi du senetik, adierazpen zintzotik. Bakarlariena mundu harroa egiten zait, egolatriatik gertu…. Markuletak“Blog” berba berri-berria da, ordenadoreen mundutik etorria, ingelesetik alegia. Niri berba zaharrago bat gogoratzen dit, beharbada letra baten aldea baino ez dutelako: “blok”, eskolan erabiltzen genituen koadernoen izena. Eta horixe baino ez bide dira blogak, interneteko sarean zintzilik jarritako koadernoak (egunkari pertsonalak ere esaten zaie). Jabeak “bloglari” du izena, eta nahi dituen testu eta irudiak ezar ditzake bere blok birtualean. Erantzunak ere bidal daitezke, eta blogariak berrerantzun. Edonor izan daiteke bloglari, edonork irakur ditzake blogak, edonork erantzun diezaieke bloglariaren iritziei. Zeinen jatorra, zeinen demokratikoa, zeinen guai den bloglaritza! Baina. Normalean blog baten inguruan biltzen direnek uste antzekoak izaten dituzte, eta iritzi-trukea barik, harrikada harrikadaren gainean izaten da. Eta daturik, argumenturik gabeko iritzia ez da iritzi, aurreiritzi baino. Begira zelako erraza: “Sinestu ezinik nago euskal blog-lariei zenbat leku ematen zaien, zenbat kasu eta zenbat aipamen egiten zaien. Baina nork irakurri du inoiz blog bateko mezu-segida oso bat? Orain gure herriko hamaika gizon-emakume ari zaizkigu beren bloka jendaurrean, edozein ordenadoretatik irakurtzeko moduan, ipintzen. Banaka batzuk ikusi ditut, gainetik irakurri, ez zaizkit askorik gustatu. Beharbada, gehienen iritziak ez zaizkidalako interesgarri egiten. Dena da keinua, dena da planta. Itxura larregi hartuta dago gure blog-gintza. Gutxi du senetik, adierazpen zintzotik. Bloglariena mundu harroa egiten zait, arrotza, egolatriatik gertu…”. Erantzunak#1. eta arrazoia dauka gainera! :-)patxi gaztelumendi ¦ 2005-10-24 ¦ 12:32Eta arrazoia dauka Markuletak. #2. Ta?Jozulin ¦ 2005-10-24 ¦ 13:48<Edonor izan daiteke bloglari, edonork irakur ditzake blogak, edonork erantzun diezaieke bloglariaren iritziei.> #3. Re: Ta?Kepa Diegez ¦ 2005-10-24 ¦ 16:30baina...nahi duenak irakur ditzala blogak eta nahi ez duenak, ez. Telebista bezala, ikusi nahi ez duenak ez dezala piztu eta kitto. Nik neuk telebista baino blogak nahiago. #4. Horixe...Gari ¦ 2005-10-24 ¦ 16:37Hortxe jo duzue zuzen. #5. Re: Gerardo Markuletaren iritzia: Blog-blog-blog3ARRANO ¦ 2005-10-24 ¦ 17:58
#6. Blogak eta idazleakH. Etxeberria ¦ 2005-10-24 ¦ 19:15Idazle jendeari askotan gertatzen zaigun gauza da, zer idatzi ez edukitzeak bertigo moduko bat eragiten digula. Askotan entzungo zenuten "badut zerbait irekita", "beti bada zer idatzia", "ari naiz, gauza txikiak dira baina...". Kontua da angustiatxo moduko bat izan ohi dela hori, zer idatzia erabaki arte. Ipuina, poesia, eleberria, saioa... dena delakoak, bere gogoeta eragiten dio idazleari lanean jarri aitzin. Hala ere idazleak, idazle mota batek, beti idazten du, IDATZI BEHARRA IZATEN DU, zernahi delarik ere idazteko hori. Apur bat pianojole ero baten antzera, edo yonkien antzera, sarri mugiarazi behar ditu hatzak, bestenaz, tximuak egiten du kosk. Eta hauxe da blogei ikusten diedan alde kaltegarri bakarra: zenbait idazle blogek eskaintzen duten "gauzatxoez" asebetetzen direla edo, behinik behin, ez idaztearen mina eta dolorea blog horiek berdintzen dutela. "Ariko balira bezala" dabiltzala blogetan gora eta behera, benetako istorio eta liburuak egin beharrean. Eta askotan, idazleak "goseak" behar du egon, zer kontatu erabaki ezinik, kitzikaturik, zalantzati eta asmatu ezinda, ondoren ganorazko zerbait etorriko bada. Nire ustez, energia galtzeko modu handia da idazleentzat, bai behintzat, benetako blog literarioak sortzen ez diren bitartean. Horrelakoen faltan bagaude akaso, eta ez nekike nolakoak behar duten izan, baina, bederen, ezagutzen ditugunez haragoko tempo bat behar luketela, hori badakit . Gainerakoan, (blogetako libertateak zenbait astakirteni isekarako ematen dion arriskuaz gain), primerakoa deritzet blogei komunikaziorako, eztabaidarako eta nahi diren gaiak jorratzeko. Gai bat edo "era" bat maite dutenak elkartu eta trukean jartzeko ere bai. Idazleentzat, ordea, ai, ai, ai... zalantzak dauzkat. Orain artekoak ikusita, gure literatura ondarearentzat, kalte gehiago dakartela uste dut, mesedea baino. Idazle direnak, nahiago nituzke literaturan ikusi, blogetan indargabetzen baino. #7. Re: Gerardo Markuletaren iritzia: Blog-blog-blogGerardo Markuleta ¦ 2005-10-25 ¦ 14:34Joseus, joseus! Urte eta erdi izango da hilero-hilero zutabe bat idazten dudala Asteleheneko Goienkarian. Zutabeak egitura berezia du: prentsatik hartutako pasarte bat buruan, eta gero horrek norberarengan sortutako iritzia. Sekula halakorik! Ezer baino lehen, mila esker Sustatukoei printzipioz bailaran zabaltzekoa zen artikuluxkari (ez dut uste AG sarean jartzen dutenik) horrenbesteko oihartzuna emateagatik, eta bereziki testua oso-osorik eman duzuelako. Euskal Kulturaren Harikoak, berriz, azken zatitxoa baino ez dute jaso, eta gaizki-ulertu potolorako aukera zabaldu dute zabal. Horregatik ekarri nahi izan dut hona Patxi Gaztelumendiren blogean (hara nik bidali nuen, gizalegez edo)Xabi delako internauta bati erantzundakoa, nire esanak argiago azaltzeko eskatu zidanean: “Deskalifikazio orokorra iruditu zitzaidan Patxik diskoari eta bakarlariei egindakoa, eta injustua beraz, eta errazegia. Eta hori adibide batekin erakusteko, blog-en deskalifikazio orokor antzeko bat egin nuen, haren hitz berberak erabilita.” Alegia, eta nekagarri da azaldu beharra, azken parrafo hori ez da inondik ere nik blog-ei buruz dudan zinezko iritzia, halakorik baldin badut. Aitzitik, ahalegin testual bat da (nahasgarria, itxura denez) kritika negatibo orokorrak zein egin errazak eta hutsalak diren erakusteko. Hamaika gizonen lana –kantari, albaitari edo blogari izan– jendaurrean, di-da batean, azaldu apenas eta ia arrazoitu gabe, ri-rau erabat deskalifikatzea ez da, ez zait iruditzen bidezko. Eta bai, etxea dugun apurron etxeek iraun dezatela zutik. #8. Nik horri zurikeria deituko niokepatxi gaztelumendi ¦ 2005-10-25 ¦ 16:39Nire iritziak deskalifikaziotzat jotzen badituzu, nik zure azalpen hau zurikeriatzat jo dezaket, adibidez. #9. Nik idazle interesgarri bat izan nahi dut handitanaxier ¦ 2005-10-26 ¦ 13:01Kritika herri honetan lagunen arteko gurtzerako baino ez bada erabiltzen... zer espero daiteke bada, Patxi! #10. Re: Nik idazle interesgarri bat izan nahi dut handitanAstapotro ¦ 2005-10-27 ¦ 05:51 #11. Re: Nik idazle interesgarri bat izan nahi dut handitanPraixku ¦ 2005-10-27 ¦ 11:27Erespetu bat etxeberria jaunari, ez baitu beste munduko ezer esan. Zuen buruak blogetan bakarrik idatz dezaketen idazle frustatu bezala badauzkazue, eta bere komentarioarekin minduta sentitzen bazarete, ez da bere errua. #12. Re: Nik idazle interesgarri bat izan nahi dut handitanAxier ¦ 2005-10-27 ¦ 16:16Errespetu bat ez, bi... bestela intelektualik gabe geratuko gara herri honetan... eta hori ez, jaungoikoagatik! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|