Itzuli orri nagusira Bidali hau

Musique Libre, musika lizentzia librepean

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2005-10-25 ¦ 09:08 ¦ musika

Frantzian sortutako Musique-Libre.org elkarteak lizentzia librepean dagoen musika bultzatzen du. Dagoeneko Musique-Libre.org webgunean 308 musika orduak, 294 taldeek sortutako 2462 pieza, 273 egunetan ia miloi bat aldiz jeitsiak izan direnak aurkituko dituzu, lasai asko eta legalki. Musika librea banatzen duten irratien zerrenda eta jarraipenerako Podcasting/RSS jarioa dute.

Erref.: Musique Libre, musika lizentzia librepean (www.musique-libre.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Musique Libre, musika lizentzia librepean

*mikelon* ¦ 2005-10-25 ¦ 10:07

Lehengoan antzeko baten berri izan nuen, baina gazteleraz:

http://www.suenaasi.com/

Ea, ea jende gehiago animatzen den eta SGAE moduko erakundeak behingoz konturatzen diren dena ez dagoela beren itzalpean! ;o)

#2. Re: Musique Libre, musika lizentzia librepean

jolaus ¦ 2005-10-25 ¦ 11:33

Hemen ere informazio gehiago aurki dezakezue

#3. Re: Musique Libre, musika lizentzia librepean

axier ¦ 2005-10-26 ¦ 16:51

Ondo ikusten dut Frantziako kontu hau baina ez dago zertan kanpora begiratu beharrik....herrian bertan sortzen ari den mugimendu oso interesgarria badugu afera honetan.

www.musikherria.org

Aurreko zapatuan egin zuten aurkezpen publikoa Bilboko Kalderapekon.

#4. Abisatu, bada, Re: Musique Libre, ....

Sustatu ¦ 2005-10-26 ¦ 17:49

Bai, bai Axier, eta bere garaian aipatu genuen Euskal Herriko proiektua.

Ikusi dugu aurkezpen mezua . Baina ez dute/ez duzue albisterik kargatu Sustatun, edo beste medio guzti hauetara bidali zuten/zenuten mezua ez zenuten bidali.

Ezin dugu sare osoa arakatu! :-)

Gainera, oraingoz behintzat ez dago musika eskuratzerik www.musikherria.org webgunean. Beharbada hemendik gutxira bai. Abisatu mesedez.

Hemen aipatutakoak aurrera begira adibideak izan daitezkelakoan...

Mila esker.

> Ondo ikusten dut Frantziako kontu hau baina ez dago zertan kanpora begiratu beharrik....herrian bertan sortzen ari den mugimendu oso interesgarria badugu afera honetan. > > www.musikherria.org > > Aurreko zapatuan egin zuten aurkezpen publikoa Bilboko Kalderapekon.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz