|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Blogari edo bloglari?Sustatu - Sustatu ¦ 2005-10-17 ¦ 09:37 ¦ HizkuntzaOrain arte, euskal blogosfera txikian blogak mantentzen zituzten gehienek, blogari hitza erabili dute bere burua izendatzeko. Aldiz, Berriako blogak iragartzerakoan bloglari hitza erabili da. Mikel Iturriari ez zaio gustatu eta bere harrikadetan bloglari hitza ez erabiltzeko eskatu du. Zein da zuzena? Apur bat ikertu dugu sarean eta, orain arte, euskal blogosferan nagusiki blogari hitza erabili dela ikusi dugu:
Hala ere, bloglari hitza gutxienez hiru aldiz aipatua aurkitu dugu sarean:
Orain, badirudi Berria "bloglari" hitza hasi dela erabiltzen ... eta, esate baterako, Mikel Iturriari , ez zaio larregi gustatu; ezta Joxe Arantzabali ere. Zein da zuzena? blogari ala bloglari? Eta egokiagoa? Kataluniarrek erabaki duteJoan zen astean Mikel Iturriak aipatu zigun moduan: "Catalunyan Termcat erakundeak erabaki du zein hitz erabili katalanez bloga eta blogaria izendatzeko: bloc eta blocaire. Albistea Vilaweben. Gure artean ezagutzen dut baten bat "blog" baino "blok" hitza nahiago duena. Euskaltzaindiak noizbait esango du zeozer honi buruz? Ea blogak zirkulaziotik kendu baino lehen iristen den erabakia... ;-)" Euskaltzaindiak baino, argituko al digu Andu Lertxundik Hitz Beste blog berrian? Erantzunak#1. Sprintatzen dutenak sprinter eta blogean ari direnak blogger.Erramun Gerrikagoitia ¦ 2005-10-17 ¦ 11:40Spintatzen dutenak sprinter eta blogean ari direnak blogger. #2. Re: Blogari edo bloglari?Johannes Leizarraga ¦ 2005-10-17 ¦ 15:11Blogger anglesezkoa erabilgarri da oso euskaran ere, baina orain arte blogari izan da gehien erabili izan dena. Kontutan harturik anglesezko beste eratorrti batzuk nola blogophile eta blogosfera, badirudi g letra ez dela zertan bikoiztu behar: blogari, blogile, blogista, blogero, blogofilo, blogosfera, e.a. #3. Re: Blogari edo bloglari?Teketen ¦ 2005-10-17 ¦ 18:48Technoratiko agerpenetan oinarriturik, sokatira txanpa estatistiko bat egin dut. Eta irabazlea.......iEUP! #4. Re: Blogari edo bloglari?azpi ¦ 2005-10-18 ¦ 15:58> Orain arte, euskal blogosfera txikian blogak mantentzen zituzten gehienek, blogari hitza erabili dute bere burua izendatzeko. Aldiz, Berriako blogak iragartzerakoan bloglari hitza erabili da. Baina deskuido bat izan da. Halaxe dio Esate baterako blogean Irene Arrarats-ek: Mementoko deskuidua izan da BERRIAn bloglari argitaratzea, eta ez blogariak bestela bataiatu nahia. Izan ere, blogari erabiltzea erabakita dauka BERRIAk. Erantzun artikulu nagusiariErantzun artikulu nagusiari |
Albiste gehiagoHizkuntza gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|