|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Telezaborra, orain Eibar.org-en© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-10-04 ¦ 12:19 ¦ blogakYa.com-en zegoen orain arte Telezaborra, euskal blog anonimo latz baina inteligentea. Orain trasladatu egin da, Eibar.org-eko blog komunitatera etorri da, diseinu berri politarekin, bere artxibo zaharrak berreskuraturik, eta beti bezain petral. Erref.: Telezaborra, orain Eibar.org-en (www.eibar.org) Erantzunak#1. Blog euskaldunen edukia, blogari euskaldunen esku!Luistxo Fernandez ¦ 2005-10-04 ¦ 13:10Urrats inportantea da, nire iritziz, Telezaborraren jarioa Ya.com eta Deutsche Telekomeko atzaparretatik libre edukitzea. Beste blog batzuekin ere egin dugu, Goienan dauden Joxe Aranzabalen Faroa eta Nahikari Ayoren Begietatik erreskatatu berria, Goienak berak kontatu duen bezala. Google-Bloggerren edo multinazional baten eskuetan gure eguneroko gomutak biltzen? eta zeuretarako gorde nahi dituzuen, non dago, JAITSI DENA botoia? Gatibu geratzen da edukia halako blog sistema baten mendean bagaude. Ez, autodeterminazioa blogisten edukietan. Blogistak dira, gara, jabeak. Eskuz egin daiteke inurri-lana eduki hura berreskuratzeko, kopipega latz batekin... baina, zorionez, informatikariek script azkar batzuk ere sor ditzatekete. Horixe egin dugu kasu hauetan. Eibar.org eta Goienako blog komunitateetan badago beste aukera bat, gainera. Blogariak berea itxi edo norabait joan nahi duenean, edo dena enpaketatu nahi duenean, badugu JAITSI DENA botoi hori. Euskarazko edukia, blogari euskaldunen eskuetan, eta blogosfera euskaldunean. Ez izan Bloggerren gatibu, idatzi Goiena.net-era, blog bat sortuko dizute erraz asko. #2. Blog bikaina!gorka ¦ 2005-10-04 ¦ 14:16Lehenago ere ezagutzen nuen bloga, baina diseinu berriarekin asko irabazi du. Zorionak telezaborra! Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagoblogak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|