|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu IV. Zernola Olinpiada jarri du martxan Elhuyar FundazioakZernola.net - Elhuyar Fundazioa ¦ 2005-09-27 ¦ 07:13 ¦ IrakaskuntzaEuskal Herriko DBHko 1. eta 2. mailako zientzia eta teknologiaren inguruko olinpiada hau urritik ekainera bitartean egingo da, Internet bidez. Olinpiadan izena emateko epea jada irekita dago. Urrian jarriko du martxan IV. Zernola Olinpiada Elhuyar Fundazioak, www.zernola.net atariaren bitartez. Lehiaketa horretan, Euskal Herri osoko DBHko 1. eta 2. mailako ikasgelek hartu ahal izango dute parte. Helburua da gaztetxoei erakustea zientzia dibertigarria izan daitekeela. Olinpiadan parte hartzeko epea irekita dago jada, eta, horretarako, www.zernola.net atarira jo behar da. Aurten, gainera, lehenengo hiru sailkatuek saria jasoko dute: lehenengo bi gela irabazleek aterpetxe batean bi eguneko egonaldia egiteko aukera izango dute, Arabako eta Bizkaiko foru-aldundiei esker. Hirugarren sailkatuak, aldiz, Sobron Abentura parkerako sarrera irabaziko du, Sobron Abentura taldeari esker. Joan-etorriak Aizpurua Autobusen esku egingo dira. |
Albiste gehiagoIrakaskuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|