Itzuli orri nagusira Bidali hau

Katalanek Interneteko .cat domeinu nagusia eskuratu dute

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2005-09-16 ¦ 11:06 ¦ internet

Ofiziala omen da ICANN nazioarteko arautze-erakundearen erabakia. Katalanen eskaria, .cat domeinua martxan jartzekoa, onartu egin da. 2006tik urterrilatik aurrera erregistratu ahal izango dira. Kataluniako hizkuntza eta kulturarekin lotutako webguneentzako domeinua izango da. Irakurri eta esploratu loturak Vilaweb.com-en, laster agian Vilaweb.cat-en.

Erref.: Katalanek Interneteko .cat domeinu nagusia eskuratu dute (www.vilaweb.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Eta euskaldunok?

3ARRANO ¦ 2005-09-16 ¦ 15:50

Eta euskaldunok noiz lortuko dugu batzea gure domeinua lortzeko? Zorionak Països Catalans!

#2. Ez gara gauza

patxi gaztelumendi ¦ 2005-09-16 ¦ 17:19


Inbidiagarria da, maila batean. Baina ez da besoak gurutzaturik egoteko unea, ez horixe. Euskaldunok ere, zertxobait gehiago egingo bagenu, gai izango ginateke zerbait lortzeko. EH adibidez gure lagun saharatarren esku dago; EU berriz, Europak hartuko du, eta EUS hartu barik dagoela iruditzen zait.

EUSkadi zein EUSkal Herria, EUSkara eta EUSkal kultura ordezka dezake horrek. Aukera posibilista bat izan daiteke agian, baina inondik inora erreformista eta aukera txikia.

Nire ustez, e-mugimendu bat, anitza, zabala, euskalduna eta mugitzen dena antolatu daiteke honen inguruan. Gero eta gehiago gara Interneten euskaraz, eta Euskal Herriko ikuspegiarekin ari garenak, gure lan guztia telematikoa izan daiteke, sarean eta sarearekin. ICANN erakundea bezala, hemengo eragileak (Interneten ari direnak) mugiarazi ditzakegu.

Instituzio eta erakundeetan ere, egon daitezke Internetekiko kezka apur bat duten arduradun eta kideak. Kezka sortu beharko genuke, eta lagun kataluniarrek abiatu duten bidetik jarraitu. Elkarlana gauzatu eta ikasiz jardun.

Sarean eztabaida gauzatuz, gizarte mailara ere zabaldu dezakegu. Irudia sortu, kamisetak egin, sms bidez esamesak zabaldu, gauden tokietan eskaera zabaldu. Euskal Herriaren alde, Interneten egin dezakegun bide apala da gurea, baina ekintza handia litzateke.

Autodeterminazioa lortzearen alde mugitzen garen bezala, sarean autodeterminatzeko ez dugu Zapateroren beharrik. Ez dugu treguarik behar. Beraz, treguarik gabe gure domeinuaren alde.

#3. Re: Ez gara gauza

Imanol ¦ 2005-09-16 ¦ 23:53

Ez dezagun ahaztu .eus domeinua euskara eta euskal kulturarekin zerikusia duten webguneentzako litzatekeela. Beraz, hainbesterainokoa ere ez zait iruditzen. Beste zenbait domeinuk bezala, edukina zehaztuko luke, besterik ez.
Benetako erronka ez dut uste hori denik, baizik eta .eus domeinua nazio-domeinu bat izatea, esate baterako, .es edo .fr bezala, edukina edonolakoa izanda ere webgune batek eraman dezakeena.
Ez dakit ondo azaldu dudan.

#4. .eh, Mendebaldeko Saharakoa

Luistxo Fernandez ¦ 2005-09-19 ¦ 11:40

Ni ere pesimista samarra naiz gaitasunaren inguruan. Horrez gain, lorpen abertzale honen baliagarritasunaz nire zalantzak ditut. Sustatu.eus edo sustatu.eh hipotetiko bat sustatu.com-en ordez? Ez zait erakargarria egiten.

Baina noski, inork bidea jorratu nahiko balu, txalotzekoa litzateke, eta positiboa, oro har, euskal internautismoarentzat. Alde horretatik, uste dut biderik praktikoena izan zitekeela duela egun batzuetako Berria-ko inkesta batean ikusi nuena: Mendebaldeko Saharak duen .eh domeinu aktibatu gabea, aktibatzen lagundu haiei, Tindufeko agintaritzari, eta haren kudeaketa eroan Euskal Herritik, RASD erakundeari komeni dakizkiokeen domeinuak esleituz, eta gainerakoan, besteak salduz.

#5. Gehiago jakiteko buruz asignatioak hon domeinuak an internet.

Erramun Gerrikagoitia ¦ 2005-09-17 ¦ 21:37

Ikusirik katalanek ba duten .cat domeinua eta nahirik lagundu gehiago arlo hortan dynamika horri aipatzen dut hemen bitakorea edo bloga hon Gorka Palazio professore universitarioa zeinek izkiriatu du bere blogean buruz gai hau (.cat) zeozer izan ahal dena interesantea. Hara non
http://www.zopelana.org/gorka/

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz