|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Ingurugiro gaiei buruzko tesauro euskalduna© cc-by-sa Sustatu ¦ 2005-10-10 ¦ 09:56 ¦ hizkuntzaEuskara aurkitu dugu Europako Batasuneko instituzio batean, erdi ezkutaturik. GEMET izena du Europako erakunde komunitario baten tesauro batek. Hiztegi eleanitz hierarkizatu bat, tartean euskara dagoelarik. Hiztegi hierarkizatu bat, dokumentazioa antolatzeko modu bat: halako zerbait litzateke tesauro bat, azkar esplikatuta. Ingurigiroari Buruzko Tesauro Eleanitz Orokorra, horixe da GEMET: GEneral Multilingual Environmental Thesaurus. Atal jakin batera joaten bagara, adibidez arrantzaren atalera termino zerrenda bat agertuko zaigu ingelesez, baina hortik hizkuntza aldaturik, beste glosario batzuetara iritsiko gara, tartean euskarazkora. Kontzeptu zehatz batera jaitsitakoan, ikusiko dugu terminoaren kokapen hierarkikoa tesauroan, bere erlazioekin-eta, eta baita aldagai zerrenda, hizkuntza desberdinen arteko hiztegi batean bezala. Hortaz, ingurugiro gaietarako, hiztegi gisa ere erabil daiteke, nolabait. GEMET tesauroaren autoretza bi erakunderena da, European Topic Centre on Catalogue of Data Sources (ETC/CDS) eta European Environment Agency ( EEA ) delakoarena, Europako Ingurugiro Agentzia. Tesauroa EIONET sarearen gunean dago. Erantzunak#1. Re: Ingurugiro gaiei buruzko tesauro euskaldunaAlfontso Mujika ¦ 2005-10-10 ¦ 12:52GEMET aspaldi euskaratu zen, 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak Alfontso Mujika, Elhuyar Hizkuntz Zerbitzuak Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohizkuntza gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|