|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal WordPress zaleen txokoa abianTxopi - WordPress-Eu ¦ 2005-09-05 ¦ 07:50 ¦ bwebWordPress-Eu euskal WordPress zaleen txokoa da. Eduki Kudeaketa Sistema (CMS) hau gero eta ezagunagoa da, eta euskaldunon artean ere gero eta erabiliagoa. Software librea izateaz gain (GPL, PHP, MySQL), programa honek prestakuntza paregabeak eskaintzen ditu (euskaratuta, theme-ak, plugin-ak, RSS feedak, spam-arekiko babesa, blogroll-ak, aipuak, e-posta bidalketak) eta horregatik agian euskal erabiltzaile gero eta gehiago ditu. Librezale taldearen proiektu honen helburua WordPress zaleei beraien ezagutzak non trukatu ematea da, eta erabiltzaile berrientzako laguntza eskuratzeko erreferentzia lekua izatea. Euskal WordPress zaleen txokoa abuztuan hasi zen ezagutara ematen eta dagoeneko kide multzo bat lortu badu ere interesa duen edonori irekita dago. Guztiz irekita! :-) Webgunea bera WordPress erabiliz sortuta dago eta bere helburua Eduki Kudeaketa Sistema hau erabiltzen dugun eta erabili nahi dugun euskaldunon artean hitzegiteko eta elkar laguntzeko txoko bat eskaintzea da. Oraindik eduki askorik ez badago ere, Worpress euskaraz nola instalatu azaltzen duen dokumentu bat badago eta baita Almost Spring theme-a euskaz jartzeko jarraibideak ere. Gutxi-gutxika webloga informazioz ornitzen joango gara, ondoko atalak edo gaiak aurreikusi ditugularik:
|
BWEBBWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat. Albiste gehiagobweb gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|