Itzuli orri nagusira Bidali hau

vueling.com euskaraz

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2005-07-28 ¦ 08:09 ¦ bweb

Poztekoa, Sustatuko batzuk merke-merke oporretara joateko erabili dute. Gainera, Vueling-ek euskara kontuan hartu izan du webgunea egiterakoan. Daten lokalizazioan edo bidaiari kopuruetan akatsen bat, zoritxarrez. Internet&Euskadi blogean ere aipatu dute.

Erref.: vueling.com euskaraz (www.vueling.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: vueling.com euskaraz

Urruti ¦ 2005-07-28 ¦ 10:46

Duela gutxi hizkuntza gutxituei buruzko eztabaida interesgarria egon zen Lonely Planet bidaia-giden webguneko foroan. Ryanair jo zuten batzuek hizkuntzon bultzatzaile nagusi, euren webgunean hizkuntza asko ordezkatzen dituzten banderak dauzkatelako, tartean katalana. Eta katalanek "aberrigintzan" jarraitzeko Bartzelona (edo Girona, oker ez banago) eta Sardiniako Alghero (l'Alguer katalanez) arteko hegaldiak ere jartzekoak omen ziren.
Konpainia Irlandakoa da, baina bandera hori sakatuz gero... ingelesezko orrialdeetara eroaten zaitu!
Easyjet-ek ere badauka katalanez orrialdea, Vueling-ek zer esanik ez, eta pozgarria da euskaraz jarri duten albiste hori.
Baina etorkizuna zertan den argi erakusten du: orain arte Estatu hizkuntzen artean, hizkuntza gutxituak ziren gureak, eskubideak zituztenak baina koofizialak. Urrunago joateko ordua da eta katalanak jabetu dira euren egoeraren parekorik ez dagoela Europan, ez dutela galesen, gailegoen eta euskaldunen "txiroen" klubeko izan nahi, hain gutxi, katalanak baino hiztun gutxiago dituzten hainbat hizkuntza EBko ofizial bihurtu eta gero (esloveniera, eslovakiera, letoniera, lituaniera. e.a.).
Beraz, badirudi komertzialki ere enpresentzat garrantzitsua dela zerbitzuak katalanez eskaintzea. Inbidia hutsa, bai horixe, guk etorkin txiroenei ere inposatu ezin diegunez euskararen garrantzia...

#2. Re: vueling.com euskaraz

xabi ¦ 2005-07-28 ¦ 11:49

> Beraz, badirudi komertzialki ere enpresentzat garrantzitsua dela zerbitzuak katalanez eskaintzea. Inbidia hutsa, bai horixe...

Euskal Herrian bertan aurkituko dugu interes horren froga. Hainbat webgune daude 4-5 hizkuntzatan, eta horien artean katalana. Ingelesa, frantsesa eta katalana, hurrenkera horretan. Esango neuke italieraren eta alemanieraren aurretik dagoela katalana Euskal Herriko turismo zerbitzuen artean. Bisitariak ere hala dira. Donostian, udan, ia-ia euskara baino gehiago entzuten da katalana.

Inbidia hutsa, bai horixe... :-)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

BWEB

BWEB: Beste Webgune Euskaldun Bat.