Interneteko albistegia

Geldiunea, aldaketa eta hausnarketa ::: Sarean.com

Sustatu | Internet | 2005-06-13 : 08:06

Zortzi urtez Interneten inguruan idazten eta aholkatzen izan ondoren, Jabi Zabalak agur esan dio Berria egunkarian idazten zion tarteari. Bere blogean eman du agurraren berri, zergatik eta zertarako. Jabi Zabalak utzitako hutsunea nabaritu egingo dugu euskal Internauta guztiok. Zure ibilbide berrian zorterik ona opa dizugu sustatuzale guztiok. Eta zure proiektu berrien zain gaude.

Erreferentzia: http://www.sarean.com/sarean/000694.html

Erantzunak

angel bidaurrazaga | 2005-06-13 : 13:02 | #1

Faltan botako dut Jabiren artikuluak BERRIAn, bere garaian faltan bota nuen bezala EGUNKARIAn Luistxorenak. Garai horretatik hona asko aldatu dira gauzak eta orain informazio iturri ugari daude euskaraz ere (Sustatu, Aurkiko bilatzailea, Gorpal, Faroa,...) baina beharrezkoa iruditzen zait Jabik egindako lana, hau da paperezko egunkarietara azken berriak idaztearena. Uste dut BERRIAkoek kontutan hartuko dutela behar hau.

Zorionak Jabi egin duzun lanagatik eta hartu atsenaldia gogoz, merezi duzalako eta.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu