Interneteko albistegia

Txahal hermafrodita jaio da Aramaion

Sustatu | Natura | 2005-06-01 : 11:06

Hermafrodita izango da, baina Andoni izena jarri diote. Txahal jaio berriak bi sexuak ditu, hau da, arra eta emea da. Albaitariaren arabera, genetikoa omen da eta ez du zerikusirik elikagaiekin. Andres Altunak, txahalaren jabeak, bizirik eusteko asmoa dauka ondo dagoen artean.

Erreferentzia: http://www.goiena.net/Aramaio/News/1116953440<BR>

Erantzunak

Herman Freudita | 2005-06-01 : 14:28 | #1

> Hermafrodita izango da, baina Andoni izena jarri diote. Txahal jaio berriak bi sexuak ditu, hau da, arra eta emea da. Albaitariaren arabera, genetikoa omen da eta ez du zerikusirik elikagaiekin. Andres Altunak, txahalaren jabeak, bizirik eusteko asmoa dauka ondo dagoen artean.
>
> URLA:http://www.goiena.net/Aramaio/News/1116953440
>
Beste herri batzuetan ez dakit baina gurean, Aramaion, halakoei joxe-joxepak deitu izan zaie, izan ere, oso tarteka bada ere, jaiotzen dira halakoak, ahuntzak, ardiak...turkuliñe eta txistue batera dakartzaten animaliak, alegia.

Erantzun

Twitter ikonoa   Facebook ikonoa  Sartu